Ziurrenik, gaur egun, WhatsApp munduan gehien erabiltzen den mezularitza-aplikazioa izango da; horregatik, gaurko sarreran, aplikazioa profesional bat bezala erabiltzeko trikimailu-bilduma bat ekarriko dizuegu.

Has gaitezen bada:

  • Gogoratu ordenagailuarekin lanean ari bagera WhatsApp bertan ireki dezakegula. Bi modutara egin dezakezu: bata WhatsApp Web erabiltzen, edozein nabigatzailetatik erabil dezakegu, eta beste aukera WhatsApp Desktop da, PCko mahaigainerako aplikazioa.
  • Modu iluna erabili; gaur egun aplikazio guztiek funtzio hori daukate. Mugikorrean funtzioa aktibatu nahi  badugu doikuntzetatik, gero Chat menura joan beharko dugu. Menu honetan Tema aukera ikusiko dugu, eta bertan modu iluna aukeratu ahal izango dugu.
  • Pribatasuna kontutan hartu behar dugu beti, horregatik aukeratu nork ikus dezakeen gure informazio pertsonala. Horregatik, garrantzitsua da azken aldiz konektatu garenean nork ikusten duen erabakitzea, edo nork ikusten duen gure profilaren argazkia edo bertako informazioa. Sartu WhatsAppeko doikuntzetara eta gero Cuenta menura. Ondoren, Privacidad atala hautatuko dugu, eta informazio bakoitza nork ikusten duen zehaztu beharko dugu.
  • Check bikoitz urdina, bidali dugun mezua irakurri den ala ez baieztatzen duena da. Baita ere, bidali diguten mezua irakurri dugun ere esaten die gure kontaktuei. Funtzio hori doikuntzetatik desaktiba daiteke eta, ondoren, Cuenta menutik. Jarraian, Privacidad atala hautatuko eta Confirmaciones de lectura aukera desaktibatuko dugu.
  • Blokeatu WhatsApp zure hatz-markarekin; funtzio honekin segurtasun gehigarri bat jarri ahal izango diogu aplikazioari. Ireki nahi dugun bakoitzean, aplikazioak aztarna eskatuko digu. Funtzioa aktibatzeko Cuenta menuko doikuntzetara joango gara, gero Privacidad eta ondoren Bloqueo con huella dactilar aukera aktibatuko dugu.
  • Irakurri mezuak besteek jakin gabe, hau WhatsAppeko widgeta erabiltzen badugu egin liteke. Widgetean azken mezuak irakurri ahal izango ditugu, beste pertsonarentzat irakurriak bezala markatu gabe.
  • Erabaki nork gehitu zaitzakeen talde batera, edozeinek talde bati gehitzea ekidin dezakegu.
  • WhatsAppek bidaltzen ditugun testuei formatua emateko aukera ematen digu. Lehenik eta behin, hitza edo esaldia idatziko dugu, sakaketa luzea egingo testuaren gainean dena hautatzeko, ondoren menu bat irekiko da aukera desberdinekin. Hiru puntuen gainean sakatuko dugu, eta negrita, cursiva, tachado y monoespacio erabili ahal izango dugula ikusiko dugu.
  • Bidali ahots-mezuak botoia sakatu gabe. Esku libreak aktibatzeko, ahots-mezuaren botoia sakatuta utzi eta hatza gorantz irristatu besterik ez dugu egin behar. Hori egitean kandau moduko bat agertzen da, kandadua aktibatzen dugunean hatza askatu eta hitz egiten jarraitu ahal izango dugu ahots-mezua amaitu arte.

Bat-bateko mezularitzaren posibilitateak ezagutu nahi? . Pertson batekin edo gehiagokin edozein momentuan eta edozein mugikorretik hitz egin, artxiboak kudeatu, deiak egin, etab. nola egiten diren ikasi nahi?  WhatsApp nola erabili eta funtzio guztiak ikasiko ditugu: “WhatsApp. Bat-bateko mezularitza zure Smartphonean” kurtsoan izen eman.