Instagram noiztik erabiltzen duzunaren arabera, agian gogoratuko duzu 2016a baina lehenagoko argazki eta bideoak feedean (hasieran) orden kronologiko batean agertzen zirela. Baina data horretan aldaketa bat egon zen, izan ere feedeko argitalpenak algoritmoaren arabera antolatzen hasi ziren, gaur arte.

Orain, Metaren sare sozialak, egin duen eguneraketan argitalpenak orden kronologikoan ikustea baimenduko digu. Hasieran ikusi nahi dugun edukia bi modutara aukeratzea izango dugu: “Gogoenak” eta “Jarraituak”. Instagrameko gogokoenak gehien interesatzen zaigun edukia ikustea baimenduko digu, kontuan izanik talde honetan ikusi ahalko ditugun perfil kopurua murriztua dela.

Jarraian Instagrameko gogokoenak nola eratu eta nola funtzionatzen ikusi dugu:

Jarraituak eta Instagrameko gogokoenak

Feeda orden kronologikoarekin “Jarraituak” aukeraren barnean topatuko dugu. Aukera hau aktibatzeko, hasieran Instagrameko logotiporen gainean sakatuko dugu, goiko ezker ertzean kokaturik dago eta “Jarraituak” aukeratuko dugu. Appak argazkiak, bideoak eta reelsak argitaratu diren ordenean erakutsiko dizkigu.

Beste aukera, Instagrameko gogokoenak feedeko Instagrameko logoan topatuko dugu. Aukera hau hautatzean 50 pertsona arte erantsi ahalko ditugu beraien argitalpenak kronologikoki ikusi ahal izateko, jarraitzen ditugun pertsonen argitalpen kopurua murriztuz. Talde honetan sartuko ditugun perfilen argitalpenek lehentasuna izango dute feed nagusian agertzeko, algoritmoaren arabera, perfil hauek izar bat dutelako ezberdinduko dira.

Instagramek ez digu baimenduko feeda orden kronologikoan lehenesten. Hau da, Instagramen sartuko garen aldiro hasiera algoritmoaren arabera egongo da ordenatua, eguneraketak kronologikoki ikusi nahi baditugu Instagrameko logoaren gainean sakatu beharko dugu, eta bi aukeren artean hautatu: Jarraituak eta Instagrameko gogokoenak.

Sare sozial honen inguruan gauza gehiago ezagutu nahi badituzu eman izena “Instagram. Partekatu zure argazki eta bideo onenak” ikastaroan KZgunean.