Interneteko nabigazioaren historian, Googleko kontu batekin saioa hasi duen gailu batean webgunera sartzen den edonork erraz eskura dezakeen informazio pertsonala dago.

Historia horrek gorde ditzake erregistratuta geratzea nahi ez ditugun datuak, edo, besterik gabe, Googleren historia guk bakarrik bisitatu ahal izatea nahi dugu. Ba al dakizu zuk zerbait egin dezakezula Googlen zure historiaren segurtasuna areagotzeko?

Zure pribatutasuna mantendu nahi baduzu eta Googleren bilaketa-historia ordenagailua partekatu behar duzun beste pertsona batzuentzat eskuragarri egotea saihestu nahi baduzu, jakin behar duzu Googlek segurtasun-geruza gehigarri bat gehitzeko aukera ematen diela egiten dituzun bilaketei, inork zure bilaketa pribatuenak ikus ez ditzan.

Gaur, KZgunean azalduko dizugu zer egin behar duzun Googleren bilaketa historia pasahitzarekin babesteko.

Babestu pasahitzarekin Googleren zure bilaketa historia

Jarraian, Googleren bilaketa historia babesteko jarraitu beharreko urratsak azalduko dizkizugu:

  • Ireki Google Chrome nabigatzailea eta sartu zaitez webgune honetara: https://myactivity.google.com
  • Behin sartu bazara, atal hauek ikusiko dituzu: Sareko eta aplikazioetako jarduerak, Kokapen-historia eta YouTuberen Historia.

 

 

  • Beheko aldean bilatzaile bat duzu, zure jarduerari buruzko bilaketa bat egiteko eta emaitzak dataren eta produktuaren arabera iragazteko. Beherago, Googlen ikusi ahal izango duzu zure jardueraren azken emaitza.
  • Klikatu “kudeatu nire jardueraren egiaztapena”.
  • Ondoren, sakatu “eskatu egiaztapen gehigarria” aukera eta “gorde” botoia.

 

 

  • Orain, Googleko zure kontuko pasahitzarekin sartu behar duzu, eta, ondoren, sakatu Hurrengoa.

Pasahitza idatzi ondoren, nire jardueraren webgunera itzuliko zara, baina lehen beheko aldean zegoen zure jardueraren historia guztia desagertu egin dela ikusiko duzu. Horren ordez, zure nortasuna egiaztatzeko eskatzen dizun mezu bat ikusiko duzu, historia osoa ikusi ahal izateko.

Eman izena KZguneko “Kudeatu zaitez Google aplikazioekin” ikastaroan eta ezagutu itzazu Googlek kudeaketa pertsonalerako eskaintzen dizkizun tresnak