Gaurko sarreran, WhatsApp -eko trikimailuekin jarraituko dugu, funtzio guztiak ahalik eta gehien xahutzeko.

Has gaitezen:

  • Emojien tamaina ezberdina: idatzi beharrik gabe adierazteko edo komunikatzeko teklatuak dituen marrazkitxoak dira emojiak. Emojien tamaina aldatu egiten da jartzen duzun emoji kopuruaren arabera. Emoji bat bakarrik jartzen baduzu, tamaina handikoa izango da, eta zenbat eta gehiago gehitu, orduan eta txikiagoak izango dira.Testuarekin batera emojiak jartzen baditugu, horien tamaina ere txikia izango da.
  • GIFak edo stickerrak erabil ditzakegu: Gogoratu GIFak irudi bizidunak direla. WhatsAppek integratuta dituen GIFetara sartzeko, emojien botoia sakatu behar da, eta beheko aldean, GIF aukera aukeratu. GIFen bilatzaile bat izango dugu lupa baten ikonoarekin une bakoitzerako onena aurkitzeko.
  • Erantzun mezu bat aipatuz: aspalditik WhatsAppek aukera ematen digu mezu bat aipatuz erantzuteko; horrela, erantzun nahi dugun mezua erantzunaren goiko aldean agertzen da. Horretarako, lehenik eta behin, mezua sakatuko dugu, eta, ondoren, goiko aukeretan aktibatzen den ezkerreranzko geziaren ikonoa sakatuko dugu. Orain erantzuna idatzi besterik ez dugu egin beharko.
  • Mezu bat kopiatu edo birbidali: mezu bat edo gehiago aukeratzean,  goiko aldean, mezua kopiatu eta birbidaltzeko aukerak agertuko dira. Kopiatzeko, hiru puntuen gainean sakatuko dugu, eta partekatzeko, geziaren ikonoa eskuinerantz duen botoia sakatuko dugu.
  • Ezabatu mezu bat beste pertsona batentzat ere: Nork ez du mezu bat oker bidali? Orain 7 minutu ditugu jaso duten mugikor guztietatik ezabatzeko. Lehenik, mezuaren gainean sakatuko dugu; goiko aukeran, zakarrontzia aukeratuko dugu, eta, aukeren artean, Ezabatu guztiontzat hautatuko dugu.
  • Suntsitzen diren mezuak bidali: funtzio hau aktibatuz gero, mezuak automatikoki desagertzen dira aukeratzen dugun denboran. Funtzioa aktibatzeko elkarrizketara joan beharko dugu, goiko aldean hiru puntuen gainean sakatu eta Ver contacto aukeratu eta beheko aldean Mensajes temporales hautatu. Ondoren, nahi dugun iraupena aukeratuko dugu eta prest egongo gara.
  • Jakinarazpen desberdinak jar ditzakegu kontaktu bakoitzerako: horrela, txirrin jakin bat entzuten denean, nork idazten digun jakin ahal izango dugu.
  • Aldatu WhatsAppeko telefono-zenbakia: argi izan behar dugu WhatsApp-a telefono-zenbaki bati lotuta dagoela; beraz, inoiz zenbakia aldatzen badugu, oso garrantzitsua da WhatsAppen ere egitea. Horrela, mezu guztiak mantendu ahal izango ditugu ezer galdu gabe.

Bat-bateko mezularitzaren posibilitateak ezagutu nahi?. Pertson batekin edo gehiagokin edozein momentuan eta edozein mugikorretik hitz egin, artxiboak kudeatu, deiak egin, etab. nola egiten diren ikasi nahi?  WhatsApp nola erabili eta funtzio guztiak ikasiko dituzu “WhatsApp. Bat-bateko mezularitza zure Smartphonean” kurtsoan.