Askotan, erabilitako tipografiek guk idatzitakoa erakargarriago egin dezakete edo ez. Adibidez, ezin dugu hizki mota berdina erabili haurrentzako ipuin batean edota egunkari batean. Sarritan, testu-prozesadoreak ekartzen dituen berezko tipografiak oso urriak dira idazlanak, diseinuak edo panfletoak egiteko.

Dokumentuak sortzen ikasi nahi duzu? Eman zure izena “LibreOffice Writer. Zure testu dokumentuak sortu” aurrez aurreko ikastaroan.

Horregatik gaur KZgunean tipografiak deskargatzeko webgune ezberdinak gomendatuko dizkizuegu, gogokoen dituzun hizki motak zure ordenagailuan deskargatu, instalatu eta erabili ahal izateko.

Letra-tipoak deskargatzeko webguneak

Google fonts

Leku guztietan dago Google eta hau ez da salbuespen bat. Web-orri honetan tipografia ezberdinekin osaturiko kitak presta ditzakezu deskargatzeko premiarik gabe interneten dituzun proiektuetan erabiltzeko soilik.

Dafont

Webgune honek milaka eta milaka opentype eta truetype motatako tipografiak izango dituzu zure eskura. Eragozpen bakarra lizentziadun hizki motak proiektu pertsonaletan bakarrik erabil ditzakezula da. Irakurri ondo letra txikia arazorik ez izateko.

1001 free fonts

Besteak beste, idazkera mota kontuan hartuta filtratu dezakezun maila askotako katalogo ederra duen debaldeko web-orrialdea da. Bilatzaile on bat ere badu gainera.

Behance

Diseinu grafikoa menperatzen baduzu, webgune hau ezagutu behar duzu. Letra-tipoen diseinatzaile askok beren tipografiak deskargatzen lagatzen dizue hauek erabiltzeko. Gainera, zenbait letra motek baimen komertziala dute.

Font fabric

Web-orri honek kalitatezko letra-tipoak eskaintzen ditu doan. Kasu batzuetan estilo bat bakarrik deskarga dezakezu familia osoaren ordez (letra lodi, etzana, azpimarratutakoa, etabar.) eta hori oztopo bat izan daiteke.

Nola instalatu letra-tipoak

Letra-tipoa deskargatuta duzunean, instalatzea arras erraza da.

  • Letra-tipoaren artxiboan klik bikoitza egin (beharbada aurretizk deskonprimatu beharko duzu).
  • Leihoa irekitzean, tipografia adibide bat azalduko da. Klikatu goian eskumaldean Instalar izeneko botoian.
  • Zure testu dokumentua edota argazki-editorea ireki eta bilatu instalatu berri duzun tipografiaren izena.

Eman zure izena “LibreOffice Writer. Zure testu dokumentuak sortu” aurrez aurreko ikastaroan