Kaixo KZgunearen lagunak. Zer moduz zaudete? Ni paseoan ibili naiz gaur. Nire inguruko plaza eta parkeetan zehar ibili naiz, eta jende pila bat topatu dut bidean.

Sinets dezakezue KZgunea oraindik ezagutzen ez duen jendea dagoela? Ba egia da. BakQ ziurtagiri digitala non atera behar zen ez zekiela zioen bikote baten ondotik igaro naiz. Zuek, jakin badakizue KZguneetako edozeinetan egin daitekeela, eta hala esan diet beraiei ere.

Parke batetik igarotzean, haurrak kexu ziren gurasoek eta aitona-amonek etengabe eskatzen dietelako laguntza mugikorra edo ordenagailua erabiltzeko. Ezaguna da egoera niretzat… nik ere askotan eskatu izan dut laguntza KZgunea ezagutu aurretik. Orain ikastaroekin, hitzaldiekin eta bideokonferentziekin ni bakarrik moldatzen naiz eta ez diot inori laguntzarik eskatu behar. Eta gainera doan da. Poztu egin dira eurei ere kontatu diedanean.

KZgunearen zerbitzuaz ere asko gustatzen zaidan zerbait da hezitzaile batekin gera gaitezkeela IKTekin zerikusia duten zalantza puntualak argitzeko: Tutoretzak dira hain zuzen ere. Datuak mugikor zaharretik berrira pasatzen ez zekien bikote batek asko eskertu dit informazioa.

Eta zuek? Ezagutzen al duzue KZgunetik pasatzea ondo letorkiokeen norbait? Partekatu ezazue zalantzarik gabe eta mesede handia egingo diozue.

KZgunean ikusiko dugu elkar!!