Sarrera honetako urratsei esker zure whatsappeko stickerrak sortu ahal izango dituzu. Horretarako Whatsapp Web erabiliko dugu. Webean ipini duten funtzio berri honi esker ez dugu inolako beste appik instalatu beharko gure smartphonean, bakarrik PC bat beharko dugu. Nahiz eta sticker hauek ordenagailu batean sortuko ditugun, ondoren gure sticker gogoenetan gorde ahalko ditugu eta gure mugikorrean izan.

Zure whatsappeko stickerrak sortu ahal izateko prozesua oso erraza da, ordenagailuko oinarrizko ezagutzak dituen edonork sortu ahalko ditu sticker berriak: bere aurpegiarekin, lagunen batenarekin, ospetsuenak, maskotarena, marrazkienak…

ZURE WHATSAPPEKO STICKERRAK SORTU AHAL IZATEKO URRATSAK

Lehenik eta behin, PCaren bitartez Whatsapparen web bertsioa irekiko dugu eta gure mugikorra webarekin estekatuko dugu, gure Whatsapp kontua ager dadin. Behin barruan gaudela, Txat (pertsona batekin dugun elkarrizketa) batera sartuko gara eta klip forma duen  irudian sakatuko dugu, argazkiak, dokumentuak…bidaltzeko erabiltzen dugun ikurra da.

Irekiko zaigun menuaren barnean Sticker aukera hautatu beharko dugu, agertzen den ikurra eranskailu batena izango da. Gure PCko karpetekin leiho bat irekiko zaigu, eta gure stickerra sortzeko erabili nahi dugun irudia bilatuko dugu. Hautatu eta ireki.

Behin hau eginda, leiho berri bat irekiko zaigu eta argazkia editatu ahal izateko erremintak agertuko zaizkigu bertan, goiko aldean egongo direnak. Hautatutako argazkia pantailaren erdian agertuko zaigu. Orain, jarraitu baino lehen banan banan agertzen diren erremintak ikusiko ditugu eta hauen funtzioa ezagutuko dugu:

  • Guraizeak: Bi modutara moztuko du irudia, kurbaturekin edo zuzen (laukiduna). Mozketaren ostean atzealdea gardena geratuko da.
  • Emoji: Whatsappeko emotikonoak eransten ditu.
  • Sticker: Whatsappeko galeriako stickerrak eransten ditu.
  • Testua: Testua erantsi, kolorea aldatuz, letra mota eta atzealde txuri edo gardenarekin.
  • Arkatza: marraztu eta koloreztatu esku hutsean, puntaren kolorea eta lodiera hautatu ditzakegu.
  • Moztu eta biratu: irudiaren zati bat moztu dezakegu laukiratzeko.
  • Geziak: Desegin eta berregin, eginiko aldaketak zuzentzeko.
  • Biraketa geziak (azpiko aldea): stickerra 90 gradunaka biratzeko balio du.
  • Berrezarri (azpiko aldea): 0tik hasi, unerarte eginiko aldaketa guztiak desegiten ditu.

Behin stickerra amaituta, bidali egin dezakegu. Beste edozein fitxategi bidaltzen dugun moduan, ‘bidali’ botoia sakatu, paperezko hegazkinaren forma duen ikonoa. Beste aldiren batean sticker hau bidali ahal izateko gorde nahi badugu, mugikorra hartu eta stickerra bidali dugun elkarrizketa ireki egingo dugu: zuk sorturiko stickerraren gainean sakatu eta ‘Gogokoenetara erantsi’ aukera sakatu. Modu honetan, hurrengo aldietarako eskuragarri izango dugu ‘Gogoenak’ sticker zerrendan, izar forma duena da honakoa.

Whatsappek ezkutatzen duen guztia ezagutu nahi baduzu, eman izena “WhatsApp. Bat-bateko mezularitza zure Smartphonean” ikastaroan KZgunean.