Bidaia bat prestatu nahi badugu edo farmazia bat bilatzeko beharretan bagaude Google Maps da aukera hoberena. Google Maps-ek oso modu erraz eta bisualean eskeiniko dizkigu edozein norabide, errepide, leku edo negozio.

Gaurko sarreran, gure joan-etorriak planifikatzeko orduan erabil ditzakegun trikimailuez hitz egingo dizuegu. Funtzio hauek, datozen oporretarako, asteburuko ihesaldietarako edo laneko joan-etorrietarako ibilbideak planifikatzeko erabili ditzazkegu.

Has gaitezen bada!

Ibilbidea deskargatu

Funtzio garrantzitsua dela esango genuke, eta gainera, beti egin beharko genukeena, horrela,  nahiz eta ibilbidean estaldurarik ez izan, aplikazioak normaltasunez funtzionatzen jarraituko duela ziurtatzen baitugu.

Irteera edo helmuga ordua zehaztu

Funtzio hau oso gomendagarria da garraio publikoa erabiltzeko asmoa dugunean. Irteera ordua definitzerakoan, ordu horretatik aurrera ditugun aukerak erakutsiko dizkigu. Berri, iristeko ordua aukeratzen badugu, jakin ahal izango dugu zein ordutan irten behar dugun helmugara garaiz iristeko.

Jakin ditzagun ibilgailua aparkatzeko dauzkagun aukerak

Behin helmuga bat hautatu eta ibilbide bat aukeratzen dugunean, denboraren eskuinaldean botoi biribil bat agertzen da P batekin. Botoi horren gainean klik eginez gero, helmuga horretan aparkatzeko izan ditzazkegun zailtasunak adierazten duen ohar bat agertuko zaigu; horrela autoa bertan aparkatzeko dauzkagu aukerak jakingo ditugu, autoarekin bueltaka ibili beharrik izan gabe.

Finkatu ibilbideak

Askotan ibilbide bera egiten badugu edo egingo badugu, Google Maps-ek ibilbide hori finkatzeko aukera ematen digu, egin nahi dugun guztietan ibilbidearen bila ibili beharrik ez izateko. Horrez gain, sarbide zuzen bat sor dezakegu mugikorraren hasierako pantailan. Hori egiteko, goiko aldean eskuinaldean agertzen diren hiru puntuen gainean klik egin behar da, eta, ondoren, Gehitu ibilbidea hasierako pantailari menua hautatu.

Gehitu geltokiak bidaiatik irten aurretik

Bidaia luze bat egitera goazenean, geldialdiak gehitu ahal izango ditugu ibilbidea hasi aurretik. Baina nola egin dezakegu? Lehenik eta behin, egin nahi dugun ibilbidea aukeratuko dugu; gero, goiko aldean eskuinaldean ditugun hiru puntuen gainean klik egin beharko dugu, eta, kasu horretan, Gehitu geltokia menua hautatu beharko dugu.

Google Maps aplikazioak dituen trikimailu eta aukera guztiak ezagutu nahi dituzu? Izena eman “Google Maps. Zure ibilbiderik onena arakatu eta aukeratu” ikastaroan. Bistaratu eta planifikatu zure ibilbiderik onena, zatoz KZgunera eta ikasi aplikazioa ahalik eta hoben erabiltzen.