Badakigu telefono mugikorra lapurrek gehien lapurtzen duen gailu bat dela, artikuluaren balio handiagatik eta haientzat nahiko erraza delako merkatuan osorik edo piezaka birsaltzea. Ziur aski denok ezagutuko dugu norbait inoiz, zoritxarrez, lapurtu diotena. Dagoeneko ez da bakarrik hura gabe geratzea dakarren atsekabea, horrek dakarren guztiarekin, baizik eta arriskatzen zarelako beste pertsona batzuek eduki hori eskura dezaten, behar bezala babestuta ez badaukazu.

Inoiz egoera horretan bazaude eta telefonoa lapurtu badizute, neurri batzuk hartu behar dituzu zure mugikorra babesteko, eta jakin behar duzu zer pauso eman behar dituzun telefonoa lapurtzen badizute.

Babestu zure mugikorra lapurreta edo galera baten aurrean

Gaur, KZgunean, zure mugikorra lapurreta edo galera baten aurrean nola babestu azalduko dizugu.

Aktibatu Googlen «aurkitu nire gailua» funtzioa.
• Blokeatu pantaila biometriarekin, desblokeatzeko patroiarekin, PINarekin, pasahitzarekin…
• Segurtasun-kopia eguneratua eduki beti.
• Telefonoaren edukia zifratu.
• Apuntatu IMEI kodea.

Baina gertatzen bada, hau da, lapurtu egin dizute. Zer egin behar duzu?

Hauek dira telefono mugikorra lapurtu badizute edo galdu baduzu jarraitu beharreko urratsak:


• Google aplikazioaren bidez bilatu.
• Blokeatu SIM eta eskatu kopia bat zure operadorearen bidez.
• Blokeatu IMEI (baita zure operadorearen bidez ere). Horrela, zure gailuan SIM txartelik erabil ez dadin lortuko duzu.
• Aldatu zure pasahitzak zure mugikorrean hasitako saioari eusten zenion lekuetatik (posta elektronikoa, sare sozialak)…
• Blokeatu terminala eta ezabatu edukia urrutitik, Googleko zure kontuarekin “nire gailua aurkitu” funtzioan sartuz.
• Jarri salaketa bat polizian.

Zure Android gailua erabiltzen ikasi nahi baduzu, eman izena Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi ikastaroan. Kzgunean itxaroten zaitugu