Azken urteeetan streaming plataformak indartuz joan dira eta gaur egun aukera zabala topa dezakegu merkatuan, jada. KZgunean hauen inguruan hitz egin izan ohi dugu. Erabiltze gehien dituen plataformetako bat Netflix da; 222 milioi mundu osoan. Honakoan, 10 trikimailu Netflix streaming plataforman erabili eta esperientzia erraztuko digutenak ikusiko ditugu.

Nire zerrenda, gorde ikusi nahi duzuna

Nire zerrenda aukerari esker Netflixek ikusi nahi dugun edukia gordetzea baimentzen digu, honela ez dugu eskuz idatzi eta bilatzen aritu beharrik. Honela, zer ikusi nahi dugun ez dakigunean, zerrenda hau erabil dezakegu, edota lagunen gomendioak gordetzeko ere erabil dezakegu. Interesgarria iruditzen zaigun edukiaren fitxan sartzean “Nire zerrenda” aukera erabiliko dugu, gure zerrenda pertsonalean eransteko.

Bilatzailea erabili gustuko edukia topatzeko

Plataformak bilatzaile bat darama ikusgarri konkretuak bilatzen laguntzeko, izenburu, aktore edo genero bidez topa dezakegu. Adibidez, izenburuko hitz batez oroitzen bagara bilatzailean idatz dezakegu eta hitz hori daramaten telesail, filme edo dokumentalak agertuko zaizkigu. Gauza bera gertatuko da aktore edo generoa idatziko bagenitu.

Jarraitu ikustenetik edukia ezabatu

Netflixen eduki bat ikusten hasten garenean, hau ‘jarraitu ikusten’ atalean gordeta geratzen da; honi esker, euskarrira sartzen garean modu azkar batean utzi genuen momentutik ikusten jarraitu ahal izango dugu. Ikusten utzi bagenu, gustatu ez zaigulako adibizez, Netflixek “ikusten jarraitu” atalean erakusten jarraituko du. Bertatik edozein telesail edo film kendu nahi badugu, fitxa ireki beharko dugu, eta aukeren artean ‘ikusten jarraitutik kendu’ edo ‘ilaratik kendu’ hautatu beharko dugu (Appa, TB edo PCa erabiltzen ari garenaren araberakoa izango da).

Erreprodukzio automatikoa kendu

Zer ikusi bilatzen ari garenean edo hurrengo atalera sartzen garenean, pelikula edo telesailaren fitxara sartzerakoan automatikoki erreproduzitzen hasiko da, guk ‘play’ botoia sakatu ez dugun arren. Aktibatuta datorren aukera honek gogaitzen bagaitu gure kontutik kendu dezakegu, gailu guztietan desaktibatuz.

Horretarako perfileko avatarraren bidez ‘kontua’ atalean sartu. ‘Profila’ eta ‘gurasoen kontrola’ aukera agertuko da. ‘Erreprodukzioa konfiguratu’ atalean aldatun sakatu eta bi laukitxoak desatkibatu.

“Zerbait erreproduzitu” botoia

Appean agertzen den gezi bikoitzeko botoi honekin edo aleatorioki erreproduzitu botoiarekin gure gustuen arabera zerbait erreproduzituko digu. Botoi honi esker, plataforman zer ikusi ez dakigun unean Netflixek ikusteko zerbait iradokiko digu. Botoia sakatu orduko filmeren bat, telesailen bat edo dokumental bat hasiko da erreproduzitzen, zer den jakin nahi badugu erreproduzioa geratu eta ikusten ari garenaren informazioa agertuko zaigu. Aldatu nahiko bagenu berriro botoia sakatzearekin nahikoa da.

Gurasoen kontrola plataforman

Netflixek perfil ezberdinak sortzea baimentzen digu; hauen artean haur perfil bat sortu dezakegu. Modu honetan, perfil honetan sartzen den pertsonak bere adinera egokitutako edukia izango du eskura. ‘kontua” menura sartu eta ‘profila eta gurasoen kontrola’ aukeran adin txikikoaren adina aukera dezakegu, honela edukia oraindik eta gehiago egokituko da adin tartera.

Adin txikiko batek gainerako profiletara sartzea ekidin nahi badugu, plataformak kontu bakoitza PIN batekin blokeatzea baimentzen du, haurrena izan ezik. Horretarako profil bakoitzaren barnean ‘kontua’ menua hautatu, ‘profila eta gurasoen kontrola’ aukeraren barnean ‘profilaren blokeoa’ aukeran kontuaren PINa erantsi.

Pasahitza aldatu

Arrazoiren batengatik pasahitza aldatu nahi badugu, kontuaren doikuntzetan sartu beharko dugu eta behin barruan gaudela ‘harpidetza eta fakturazioa’ atalean ’pasahitza aldatu’ aukera topatuko dugu. Gogoan izan egungo pasahitza eskatuko digula pasahaitz berria aldatu baino lehenago, eta gogoratu pasahitz seguru bat sortzea garrantzitsua dela.

Konexio gabe ikusteko deskargatu

Streaming plataformak edozein eduki gure gailuaren barne memoriara deskargatzea baimentzen digu, PC, smartphone edo tableta delarik. Internet konexiorik ez badugu edo gure mugikorreko datuak kontsumitu nahi ez baditugu ere modu honetan deskargatutako eduki ikusi ahalko dugu. Adibidez auto bidai batean, hegazkinean…

Horretarako deskargatu nahi dugun edukiaren fitxan sartu beharko garadugu eta ‘deskargatu’ botoia topatu. Telesailen kasuan atalez atal deskargatu beharko ditugu. ‘Deskargak’ atalean agertuko zaizkigu deskargaturik ditugun eduki guztiak.

Deskargak zuretzakorekin edukia beti prest

Mugikor/tablet appen barnean “deskargak zuretzako’” funtzioa topatuko dugu. Aktibatu egin beharko dugun aukera bat da Netflixek gure gustu pertsonalen arabera edukiak deskargatzea nahi badugu, ikusten dugunaren arabera lortzen ditu hauek. Modu honetan beti izango dugu edukia prest, deskargaturik egongo baita konexiorik gabe ere ikusi ahal izateko.

‘Zerbait erreproduzitu’ aukeraren antzeko funtzioa da baina kasu honetan edukia prest egongo da konexiorik gabe ikusi ahal izateko. Deskarga hauek beti Wifi bidez egiten dira. Aukera aktibatzeko ‘deskargak’ aukeratu eta ‘autodeskargak’ barnean ‘deskargak zuretzako’ laukia hautatu.

Hurrengo atala deskargatu

Telesail bat konexiorik gabe ikusi nahi badugu baina atal guztiak batera deskargatu nahi ez baditugu, gailuaren memorian gordetzen direlako eta honela tokia betetzen dutelako, aukera honi esker beti izan dezakegu atal bat eskura konexio gabe ikusi ahal izateko. Aukera honek izan dezaken alde txarra bidai luze batean telesaila ikusi nahiko bagenu eta ibilbidean zehar wifirik ez badugu izango, hurrengo atala ikusi gabe geratuko ginatekeela da. Behin atala amaituta automatikoki ezabatuko zaigu deskargetatik.

Aukera interesgarria iruditu bazaigu ‘deskargak’ ataletik aktiba dezakegu, ‘autodeskargak’ aukeratu eta ‘hurrengo atala deskargatu’ aukerako laukia sakatu.

Zure gailutik musika entzutea ere gustatzen bazaizu, eman izena ‘musika aplikazioak zure Smartphonean’ ikastaroan zure KZgunean.