Gaur egun, Tik Tok da gehien erabiltzen diren sare sozialetako bat; urtero, gora egiten du aplikazioaren deskargen kopuruak. Gaurko sarreran Tik Tok erabiltzeko funtzio eta trikimailu batzuei buruz hitz egingo dizuegu. TikTok,  ByteDance enpresak 2016ko azaroan sortu zuen Txinan, Douyin izenarekin,eta 100 milioi erabiltzaile lortu zituen bere lehen urtean. 2017an TikTok izena jarri zioten beste herrialde batzuetara exportatzen hasi zenean. 2018ko urtarrilaren 23an, hainbat herrialdetako deskargen 1. zenbakian jarri zen.

Has gaitezen funtzio eta trikimailuekin!

  • Zure bideoak zenbat iraungo duen aukeratzea: bideo bat sortzera goazenean, iraupena hauta dezakegu; oraingoz, Tik Tok-en bideoak hiru luzera izan ditzazke: 15s, 60s eta 3min.
  • Gure kontua pribatua izatea eragin dezakegu. Tik Tok-en bi kontu mota daude: publikoak eta pribatuak. Gure kontu pribatua egitea erabakitzen badugu, jarraitzaileak onartu beharko ditugu.
  • Mugikorraren galerian aurretik gordeta dauzkagun bideoak ere igo ditzakegu Tik Tok-era.
  • Beste erabiltzaile batekin bideo bikoitzat egin ditzazkegu. Funtzio hau bitan zatitutako bideoa da, alde batean beste pertsona batek grabatu duen bideoa izango dugu eta bestean guk grabatutako bideoa. Ez dira batera grabatzen.
  • Gure bideoetan beste pertsona batek erabilitako abestiak hauta ditzazkegu; beste Tik Tok-er batek erabilitako abestiren bat gustatuz gero, behean eskuinean agertzen den ikono borobila sakatu besterik ez dugu egin beharko; horrela, fitxara joan eta erabili ahal izango dugu. Fitxan, abestia erabiltzen duten bideoak ere ikusiko ditugu.
  • Zure argitalpenei hashtag-ak gehitzea: «Hashtag» edo etiketekin gure bideoak jende gehiagok ikustea lortuko dugu, pertsona gehiagok ikusi ahal izango dituzte, pertsona gehiagorengana iristeko modu bat dela esan genezake.
  • Argitaratzen dugun bideo bakoitza nork ikus dezakeen mugatu dezakegu: egin dugun bideoa argitaratu aurretik, bideo bakoitza nork ikus dezakeen aukera dezakegu. Bideoa publikoa, pribatua edo nire lagunek bakarrik ikustea aukera dezakegu.
  • Gustokoak dauzkagun edukiak gorde ditzazkegu, gero erabili ahal izateko; nahikoa izango da gure profilean sartzea eta gogokoen zerrendan sartzea bertan ikusteko gordetakoa.

Beste sarrera batean jarraituko dugu, trikimailu eta funtzio gehiagorekin. Bitartean, Kzgunean, «Tik Tok, ikasi sare sozial hau» ikastaroa dugu. Ikas ezazu sare sozial hau erabiltzen: sortu eta editatu bideo dibertigarriak eta partekatu besteekin.