Kaixo KZgunearen lagunak. Zer moduz zaudete? Gaur Iñakirekin topo egin dut eta GPSa erabiltzeko aholkua eskatu dit. Galdetu dit ea bere garaian erosi zuen GPSa erabili ahal duen edo ezagutzen dudan mugikorreko aplikazioren bat, horren ordez egokiagoa dena.
– Bada, berdin gaude, Iñaki. Nik ere badut bere garaian erosi nuen tresna horietako bat, eta ez dakit gaur egun merezi duten.
Beraz, kasu hauetan beti bezala, KZgunera jo dugu, zalantza hori argitzeko.

Jonek azaldu digu mugikorrerako hainbat aplikazio daudela, GPSa erabiliz nabigatzeko balio dutenak, baina ondo ezagutzen dituen bi aplikazio aurkeztu dizkigu.

Bata Waze da, sare sozial baten modura errepideko gorabeherei buruzko informazioa partekatzen duten erabiltzaileen komunitate bat dituena. GPS bidez nabigatzeko espezializatutako aplikazioa da. Eta zure lagunik onena izango da helmugara arazorik gabe iristeko. Aplikazio honi buruzko informazioa KZgunearen blogean aurki dezakezue, bertan artikulu bat eskaintzen baita.

Bestea Google Maps da, aski ezaguna, eta aurrekoak bezala, arazorik gabe gidatuko gaitu gure helmugaraino. Gainera, intereseko lekuei, ostatuei eta abarri buruzko informazio zabala eskainiko digu. Nabarmendu beharra dago, gainera, mapak deskargatzeko aukera ematen duela offline nabigatzeko Interneteko konexioaren mende egon ez gaitezen.

Bietako edozein da aukera ona, baina KZgunean Google Maps erabiltzen ikasteko ikastaro bat dagoenez, izena eman dugu eta ahalik eta probetxurik handiena aterako diogu.

 

Eta zuek? Autoan GPSa erabiltzen duzue bidaiatzeko? Erabiltzen ikasi nahi baduzue, galdetu zalantzarik gabe zuen Kzgunean.

KZgunean ikusiko dugu elkar!!