Agian noizbait Calibre hitza entzun duzu liburu elektronikoan irakurtzen duten horietakoa bazara, edo baliteke ezezkoa izatea. Gaurkoan Calibre zer den azalduko dizugu: liburuen kudeaketan laguntzen digun programa bat da eta gure ebooaren formatua aldatzea baimentzen du gure gailuan irakurri ahal izateko.

Calibre askotan erabili ohi da gure eReader-a eskuratu dugun formatuarekin bateragarria ez denean eta beste formatu batera eraldatu behar dugunean. Horretarako, Calibre eraldatzailerik onenetarikoa da: oso erosoa eta erraza da gure liburuak PCtik eReaderra igaro nahi baditugu.

Sarrera honetan, prozesu hauetarako pausoak ikusiko ditugu, baita Calibre programak dituen trikimailu batzuk ere.

Calibre nola deskargatu eta instalatu

Calibre programaren web ofizialaren bidez gure sistema eragilerako programa deskargatu ahalko dugu, edo nahiago badugu, bertsio eramangarria. Behin fitxategia deskargatuta, instalarioarekin hasteko fitxategia exekutatuko dugu.

eBooak Liburutegira erantsi

eBooak programara igo ahal izateko, liburu berdearen botoia sakatu behar dugu: “Liburuak erantsi”, goiko menuan kokaturik dagoena. Karpeten direktorioa irekiko zaigu, karpeta ireki eta bertatik liburuaren fitxategia.

Metadatuak aldatu

Liburu elektroniko bakoitzak metadatuak ditu, hau da, ebookaren informazio deskribatzailea (izenburua, idazlea, azala, etab.) liburua katalogatzen eta bere inguruko informazioa izaten laguntzen duena. Baliteke informazio hau zuzena ez izatea edo osatugabea egotea eta zuzendu nahi izatea.

Izenburua edo idazlea zuzentzea erraza da, atal horretan klikatu eta edizio modua aktibatuko zaigu. Datu gehiago aldatu edo azala erantsi nahi badizkiogu, goiko aukeretako “Metadatuak aldatu” sakatu dezakegu. Lehio berri honetan informazioa aldatzeko aukera emango digu programak, edo internetetik metadatuak deskargatzeko aukera izango dugu datuak guk bete beharrik gabe baita azaleko argazkia bilatzeko ere.

Formatua eraldatu

Gure eReaderrarekin bateragarria den formatura eraldatu behar badugu liburua, titulua aukeratu eta “Liburua eraldatu” aukeratu. Goian ezker aldeko ertzean liburu originalaren formatua agertuko zaigu. Kasu honetan irteera formatua aldatzea nahikoa dugu, beste ertzean topatzen da. Gailu gehienak EPUB formatuarekin bateragarriak dira, baina Kindle bat badugu, MOBI edo AZW formatura eraldatu beharko dugu. PDFen kasuan, hauek eraldatzea ere komenigarria da letraren tamaina, lerroartea eta abar eraldatu nahi baditugu.

Gailura bidali

Gure liburutegia behin txukun dugula eta fitxategiak eraldatuta daudela, eBooak eReaderera igarotzeko unea da. Horretarako USB kable bidez gure gailua PCra konektatu beharko dugu. Programak atzemango du eta “Gailu” aukera agertuko da Calibreko goiko menuan.

Gailura igaro nahi ditugun liburuak hautatu eta “Gailura bidali” aukera sakatuko dugu. Bertatik fitxategia eraldatu eta gailuarekin bat datorren formatua bidaltzeko aukera ere badago. Horretarako, “Gailura bidali” aukeraren ondoko hirukian sakatuko dugu eta “Berariazko formatua bidali” aukeratu. Honek aurreko urratsa aurrezten digu.

Gailuko liburutegia ikusi

Goiko menuaren bidez Calibrera erantsi ditugun liburuen liburutegia eta gure eReaderrarena bereizi ditzakegu. Gure gailuko liburutegian ditugun liburuak zeintzun diren jakin nahi badugu, goiko menuko “Gailua”-n sakatzearekin nahikoa izango da zerrenda bistaratu ahal izateko.

Liburuak PCan gorde

Gerta dakiguke gure irakurgailuan ditugun liburuak gure ordenagailuko liburutegian ez izatea. Libururen bat PCra igaro nahi badugu, liburua hautatu beharko dugu eta eskuineko botoiaren bidez “Liburuak liburutegira erantsi” aukeratu.

Egunkaria irakurtzeko eReaderra erabili

Eguneko albisteak gure eReaderrean irakurri nahi baditugu, Calibrerekin posible da ere. Aukera honen barruan egunkari eta albiste sorta handia topatuko dugu, “Albisteak lortu” menuan sakatuz gero izango ditugu eskura. Behin barruan, “Albiste pertsonalizatuen iturria erantsi edo eraldatu” sakatuko dugu. Komunikabidea aukeratu eta “Orain deskargatu” aukera sakatuko dugu, Calibrek deskarga automatikoa egin eta gailura informazioa igaro dezan.

Zure liburuak gorde nahi badituzu zure gailuetan eskura izateko, eman izena “Informatika hodeian. Ezagutu zer den hodeia” zure KZgunean.