Fedeagatik, erronka pertsonal batengatik edo, agian, deskonexioa bilatzeko eta norbere buruarekin topo egiteko, urtero milaka pertsoneak erabakitzen dute Donejakue bidea egitea.

Aurten esperientzia hau bizitzeko asmoa izan duenduzunetako bat baldin bazara eta bidea egiteko Euskaditik igarotzen diren bideetako bat aukeratu baduzu, gaur KZgunean kontatuko dizuguna oso lagungarria izan dakizuke.

Donejakue Bidea Euskadin antolatzekohasteko orduan, jakin behar duzu bi ibilbide posible aukeratu ditzakezula: bata kostaldetik, Kantauriko kostaldea inguratuz, eta bestea barnealdetik.

 

 Donejakue Bidea Euskadin egiteko 5 app

Bidea hasi aurretik eta bertan zaudenean, zure smartphoneak bidaia honen etapa bakoitza planifikatzen eta antolatzen lagun zaitzake, Donejakue bidea ahalik eta hobekien egiteko informazio interesgarria eta ezinbestekoa duten aplikazioak baitituzu.

Hemen dituzu 5 app beharko duzun informazio guztiarekin.

Buen Camino de Santiago

Etapa antolatzaile bat duen app bat da, ibilbidea behar bezala egituratu dezazun. Mapan zure kokapena erakutsiko dizu, jarraitu beharreko bidea errazteko, eta era guztietako bizitokietako gune geolokalizatuak ditu, bai eta intereseko lekuak eta bidean dauden herrietako datuak ere. Halaber, denbora errealean bidean gertatzen diren arazoen edo aldaketen alertak eskaintzen ditu, uneoro eguneratzen direnak.

Android eta iOS-erako erabilgarri

Cno. Santiago

Aplikazio honetan, erromesaren gida osoa aurkituko duzu, eta, bertan, edozein bide hasi aurretik ezagutu behar duzun guztiari buruzko informazio zehatza izango duzu. App-ak ibilbideari buruzko erregistro bat egiteko aukera ere eskaintzen du, altitudeari eta erabilitako denborari dagokienez, beste datu garrantzitsu batzuez gain. Gainera, datu horiek zure posta elektronikoaren edo sare sozialen bidez partekatzeko aukera ematen dizu App honek.

Android eta iOS-erako erabilgarri

Camino Assist

Zure kokapena GPS bidez partekatzeko aukera ematen dizun app-a, baita 112 telefonora zuzenean deituta SOS botoia erabiltzeko aukera ematen dizuna. “Metro” estiloko plano bat ere badu, Donejakue Bideak igarotzen dituen ibilbideei, etapei eta herriei buruzko informazioa erakusten dizuna. Nahi baduzu, ibilbide-egunkari bat eraman dezakezu, eta bertan testu-oharrak, ahots-mezuak edo argazkiak eta bideoak gehitu ditzakezu zure ibilbidean zehar.

Android eta iOs-erako erabilgarri

Camino de Santiago Eroski

Eroskiren aplikazioak ibilbide bakoitzeko etapa bakoitzean egin beharreko kilometroei buruzko informazioa eskaintzen du, argazki eguneratuekin eta ibilbidean zehar igaroko dituzun interesguneen deskribapenekin batera. Horrez gain, Bideko aterpetxeen sareko datuak eta erromesen iritziak ere jasotzen ditu.

Android eta iOS-erako erabilgarri

Todos los Caminos de Santiago

Aplikazio honek kilometroei, zailtasunei, deskribapenari, ibilbidearen mapari eta profilari buruzko etapa guztien datuak eskaintzen ditu. Zure ibilbidean zehar igarotzen duzun herri bakoitzeko zerbitzuei buruzko informazioa ere badu, baita etapa bakoitzeko aterpetxeei, prezioari eta erabilgarritasunari buruzkoa ere.

Android-erako erabilgarri

 

 

Zure ibilbideetarako tresna gehiago erabiltzen ikasi nahi duzu? Hala bada, izena eman ezazu KZguneako “Egon zaitez aktibo Google Fit eta Wikilocekin” ikastaroan.