Gaurko sarreran Googleren ordezko bilatzaile batzuk proposatuko dizkizuegu, badakigu gehien erabiltzen den bilatzailea dela, baina beste aukera batzuk ezagutzea beti dator ondo eta batek daki, agian aldatuko dugu!

Gogoratu bilatzaile bat web orri bat dela, edukiaren arabera sailkatutako milaka orrialde biltzen dituen datu-base baterako sarbidea ematen duena. Horri esker, interesatzen zaigun informazioa azkar aurki dezakegu  sarean, bilaketa deskribatzen duten hitzak sartuta.

Has gaitezen!

  • Bing: Microsoft-en bilatzailea, bera erabilera nahiko hedatuta dago mundu osoan. Diseinuari dagokionez, Google baino koloretsuagoa da. Goiko aldean ere baditu filtroak, horrela irudi, bideo, mapa eta berrien iragazkiak, besteak beste ikus ditzazkegu. Googleren emaitza ia berdin-berdinak eskaintzen dituen bilatzailea.
  • DuckDuckGo: diseinuari dagokionez, Googleren oso antzeko bilatzailea da, baina  pribatutasunean arreta handiagoa jartzen du erabiltzaileen. Bilatzaile honek ez du bilaketa-historia gordetzen. Ondorioz, ez du gure interesetan eta Interneteko jardueran oinarritutako pertsonalizaziorik eskaintzen.
  • Yahoo: Googlek baino denbora gehiago daraman bilatzailea da. Yahoo erabiliz albisteak, jolasak… etab aurki ditzazkegu. Baita ere, posta elektroniko bat sortzeko aukera ere eskaintzen digu. Emaitzak Bing-en berdinak dira, horrek ematen baitizkio.
  • StartPage: Googleren emaitzak eskaintzen dituen bilatzailea, baina erabiltzaileen IP helbideak erregistratu gabe eta enpresei informazio pertsonala bidali gabe. Cookieak automatikoki blokeatzeko luzapena dauka. Aukera ona izan daiteke!
  • Ecosia: bilatzaile alternatiboa, sortzen diren diru-sarrerak zuhaitzak landatzeko erabiltzen ditu. Gutxi gorabehera, zuhaitz bat landatzeko 45 bilaketa egin behar dira. Bilaketa anonimoak direla ziurtatzen du eta ez duela daturik bilduko.
  • Qwant: erabiltzaileari buruzko daturik gordetzen ez duen eta publizitatea erakusteko erabiltzen ez dituen bilatzaile frantsesa. Hasierako orrialdean bilaketa-barra bat eta gaurkotasuneko albisteak daude. Emaitzak irudi, albiste, bideo, mapa eta musikaren arabera iragazi ahal izango ditugu.
  • Gibiru: emaitza pribatuak eta inpartzialak ematen dizkigun bilatzailea, gure bilaketa historiala inork ezin duela arakatu ziurtatuz: automatikoki ezabatzen da bilaketa egin eta segundo gutxira.

Baditugu aukera batzuk orain probatzea dagokigu! Zuen esperientziak komentarioetan partekatzera animatzen zaituztegu. 

Zure fitxategiak zerbitzari batean biltegiratzea gustatuko litzaizuke, edozein gailu edo lekutatik sarbidea izateko eta nahi duzunarekin partekatzeko aukera izateko? “Erabili profesionalki Google aplikazioak “ da zure kurtsoa.