Gaurko sarreran  gure gailu mugikorrak ez kaltetzeko zer egin dezakegun eta zer ez hitz egingo dizuegu, horrela gailuen bizitza baliagarria asko luzatuko dugu.

  1. Kargagailu merkeak erabiltzea: mugikorraren jatorrizko kargagailua hondatu zaigunean, kontuan izan behar dugu kalitate baxuko kargagailuak erabiltzeak edo azkar mihiztatzeak ondorio kaltegarriak izan ditzakeela gure gailuentzat.
  2. Eguneratzeak alde batera uztea: eguneratzeak gure gailuen errendimendua, segurtasuna edo interfazea hobetzen laguntzen duten adabakiak dira. Eguneratzeei esker, gailuek berriak bezala funtzionatzen jarraitzen dute. Garrantzitsua da, halaber, aplikazioak eguneratzea, dena ondo joan dadin.
  3. Bluetooth eta WiFi piztuta utzi, funtzio hauek piztuta ditugunean bateriaren aparteko gastua egiten ari gara.
  4. Kontuz mugikorra atzeko poltsikoan eramatearekin: gainean eseri gaitezke eta atsekabea izan dezakegu.
  5. Kargatzen den bitartean mugikorra erabiltzea, eta hori eginez gero, mugikorrak denbora gehiago behar du kargatzeko, eta, gainera, mugikorrari bero gehiago gehitzen dio; horrek gailua kaltetu dezake.
  6. Ez itzali gailua. Gure gailuek atsedena behar dute, itzaltzea lagungarria da errendimendua lortzeko eta bigarren planoko aplikazioak berrezartzeko.
  7. Iturri ezezagunetako aplikazioak instalatzea, noizbait aplikazio bat instalatzen saiatzen bagara eta mugikorrak honako mezu honekin erantzuten badigu: instalazioa blokeatuta, segurtasunagatik telefonoa jatorri ezezaguneko aplikazioak blokeatzeko konfiguratu da, hobe izango dugu aplikazioa ez instalatzea.
  8. Mugikorra berotzen utzi: kontu handiz ibili behar dugu beroarekin, mugikorra berotzen denean bateria hondatu egiten da. Inoiz mugikor beroa nabaritzen badugu, tenperatura jaitsi arte itzaltzea izango da onena.
  9. Mugikorra pantaila blokeatu gabe erabiltzea: garrantzitsua da pantaila-blokeoa aktibatzea. Mugikorra galduz gero, aurkitzen duen pertsonak mugikorraren eduki osoa eskuratu ahal izango du: kontuak, datuak, kontaktuak, pasahitzak…
  10. Wifi publikoa erabiltzea: gogoratu edonor konektatu daitekeela sare horretara eta bertatik zirkulatzen duten datuak lapurtu ditzakeela.

Ikas ezazu zure gailua modu eraginkorrean kudeatzen, funtzionamendua ahalik eta gehien luzatzen saiatzeko. KZgunean badugu horretarako kurtso aproposa: “Android-en mantentze-lanak. Luzatu zure gailuaren bizitza.”