Kaixo KZgunearen lagunak. Zer moduz zaudete? Gaur goizean KZgunean izan naiz. Interneten kontsulta batzuk egitera joan naiz, eta KZguneak 2021eko memoria argitaratu duela jakin dut.

Arretaz irakurtzen aritu naiz eta oso informazio interesgarria aurkitu dut. Ikusi dut, adibidez, guztira 240 KZgune daudela lurralde osoan zehar banatuta. Iaz 74.893 erabiltzaile aktibo izan dira guztira, eta horietatik erdiak baino gehiago alta berriak dira. Harrigarria iruditzen zait! Eta emandako ikastaroen kopuruari buruzko informazio xehatua ere badago, kategorien eta formatuaren arabera banakatua.

Harritu egin nau jakiteak ikastaroak, hitzaldiak, tutoretzak eta abar bezala ezagutzen nituen zerbitzuez gain, KZguneak hainbat erakunderekin lan egiten duela kolektibo espezifikoen bizi-kalitatea hobetzeko teknologia berrien prestakuntzaren bidez.

Egia esan, zorte handia da KZgunea bezalako zerbitzu bat eduki ahal izatea. Gero eta gehiago jabetzen naiz zein beharrezkoak diren eta zein lan handia egiten duten erabiltzaile guztiok teknologia berrietara gehiago hurbildu ahal izateko.

Eta zuek? KZgunearen erabiltzaileak zarete?

KZgunean ikusiko dugu elkar!!