Android gailuetan widgetek denbora asko daramate. Gure smartphonean gorderik dugun informazioa bistaratzeko modu azkar bat dira, beste batzuetan berriz app-en bidez egiten ditugun zereginak erraztu eta arintzen dizkigute. Android widget ezberdinak topatuko ditugu gure mugikor edo tabletean baina sarrera honetan zure gailuan instalatu nahiko dituzun 11 widget iradokiko dizkizuegu.

Whatsapp

Widget hau zerrenda honetan bere praktikotasunagatik dago eta ez diseinuagatik. Widget honek jaso ditugun mezuak irakurtzea app-a ireki beharrik gabe baimentzen dizu. Modu honetan ez zara linean agertuko eta ez da ‘check’ bikoitz urdina agertuko.

Spotify

Streaming musikaren app-a aipatuko dugu ospetsuena izateagatik, beste app-en bat erabiltzen baduzu begiratu ea widgetik baduen, izan ere gehienek badute.. Gure mahaiganetik erreprodukzioa kontrola dezakegu (play, geratu, salto egin…), une horretan entzuten ari garen izenburua, artista eta albumaren azala agertuko zaizkigu.

Shazam

Musika munduarekin jarraituz, Shazam erabiltzea gustatzen bazaizu, abestiaren izena edo artista jakiteko, widget hau jarri beharko zenuke. Honi esker aplikazioa ireki beharrik gabe abestia arakatzen hasteko botoia aktiba dezakegu.

Stuff

Zerrendak eginez ordena mantentzea gustuko baduzu, adibidez erosketena edo bidaiarako maleta antolatzeko, widget honi esker hasierako pantailan zerrenda bistarazi dezakegu. Diseinu garbi eta polita du, mailakatuta antolatzea baimentzen du eta egindako zereginak marka ditzakegu.

Month

Egutegi widget honek diseinu ezberdin asko ditu gure hilabetea antolatzen lagunduko digutenak, ilargi-egutegia, urtebetetzeak, minimalista, koloretsua etab.. Google-ren egutegiarekin sinkronizatzen da, bertan erantsitako jardunaldi guztiak erakutsiz.

Hurry

Antolaketarekin jarraituz, widget honek erantsitako jardunaldirako atzera kontua eramaten lagunduko digu: proiektuaren emate data, oporrak edo gure telesail gustukoaren estreinaldia, esaterako. Itxura egokitzea baimentzen digu ekitaldi bakoitzaren kolorea aldatuz, ekimen bakoitzerako atzera kontaketa paregabea sortuz.

Another Widget

Widget honen bidez, eguraldia, eguna eta egutegiko hurrengo ekimenak bistaratuko ditugu mahaigainean ilara bakarra betez. Azkar konfigura daiteke eta Googleren egutegiarekin sinkroniza daiteke ekimenak bistaratzeko. Eguraldiaren informazioa kokapenaren arabera berritzen da.

YR Weather

Norbegiako Metereologia Agentziaren app honek widget ezberdinak eskaintzen ditu mahai gainean eduki nahi dugun informazioaren arabera: gure kokapeneko uneko iragarpena, astekoa, prezipitazioak, UV indizea edo aireko poluzioa. Diseinu argia eta modernoa, ondoaren kolorea aldatzeko aukerarekin.

Google Drive: eskaneatu

Drivearen bidez modu azkar batean dokumentuak eskanea ditzakegu PDF formatuan. Funtzio hau erabiltzeko ohitura badugu, widget honi esker zeregin hau modu azkarrean egin dezakegu app-a ireki gabe. Kameran sakatuta dokumentuari argazkia ateratzea nahikoa izango da editatu ondoren lainoan gordetzeko.

Zure smartphone edo tableta trebetasunez erabili nahi baduzu, eman izena “Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi” ikastaroan KZgunean.