Azken urteetan gure ohiturak aldatu egin dira: gero eta kirol gehiago praktikatzen dugu eta haur naiz gazteek badakite zein osasuntsu den kirola egitea. Elikadurari dagokionez, ohitura asko ari gara aldatzen ere; fruitu eta barazki gehiago jaten saiatzen gara, azukreak gizendu soilik ez duela egiten ere badakigu, baizik eta gure sistema kardiobasularra kaltetzen duela badakigu… KZgunean teknologia berriak erabili nahi ditugu aplikazioekin bizitza osasuntsu bat nola eraman dezakezun azalduz.
Google Fit
App hau sedentarismoa alde batera utzi eta ariketa fisikoa eginez bizitza osasuntsu bat eraman laguntzeko sortua izan da. Google Fitek OMErekin (Osasunaren Mundu Erakundearekin) kolaboratu du app hau sortzeko. Egunero egiten dugun jarduera, eginiko distantzia, emandako pausoak, etab. erregistratuko dizkigu eta eguneroko helburuak marka ditzakegu (10.000 pausu eguneko, adibidez).
Gainera, grafikoei esker, gure eguneroko helburuak lortzen ari garen kontsulta dezakegu. “Eguneko” atalean egin ditugun jarduerak ikusi ahalko ditugu (oinez, korrika…) beren km-ak, denbora… eta guzti. “Esploratu” atalean berriz datuak erantsi ahalko ditugu, elikadura, loaldi zikloa edo gure hileroko zikloaren jarraipena egin.
Google Calendar
Googleren egutegiari esker bizitza osasuntsu bat eramaten lagunduko diguten jardunaldi guztiak erantsi ditzakegu: asteazkenetako yoga klaseak, lasterketa herrikoieko data edo ipar martxako ikastaroa, esaterako. Ur gehiago edateko helburua lortzen ere lagundu gaitzake ura noiz edan beharko genukeen jakinarazpenak erantsiz.
Calendar-ek “Helburua” funtzioa dakar, kirolarekin lotutako helmugak lortzeko antolatzen lagunduko diguna. Praktikatu nahi dugun kirola, maiztasuna, iraupena eta momentua hautatuko ditugu eta app-ak antolatuko dizkigu sesioak, tarteak topatuz eta ordutegi onenean ipiniz jardunaldiak. Gainera, gure egutegia Google Fitekin konekta dezakegu gure bilakaeraren jarraipena egiteko.
Google Keep
Bizitza osasuntsu bat ematearen helburua elikadura osasuntsu batekin dago lotuta. Googleren noten appari esker erosketen zerrenda dinamiko bat egin dezakegu. Hau da, erosi behar duguna idatzi dezakegu eta horiek ezabatu saskiratzen goazen heinean. Hurrengo erosketa egin behar dugunean ez da beharrezkoa behar ditugun produktu guztiak idaztea, nahikoa izango da behar ditugun elikagaiei marka kentzea, zerrendan berriz agertu daitezen. Gainera, familiarekin zerrenda elkarbanatu daiteke saskia betetzeaz beste norbait arduratzen bada.
Youtube
Zuzenduriko ariketa edo inspirazioa behar badugu ariketa fisikoa egiteko, biderik honena da hau. Ariketa fisikoan oinarritutako kanal ugari topatuko ditugu (yoga edo pilates eskolak, HIIT, zoru pelbikoa lantzeko ariketak, indar ariketak…) Ziur zure helburu edo beharretara egokitzen den kanalen bat topatzen duzula.
Sukaldaritza osasuntsuko kanalak ere topatuko ditugu bertan, asteko menu osasuntsu bat osatzeko errezeta goxoak prestatzen lagunduko digutenak.
Google Maps
Mapen inguruko app honek sarrera honetan erabiltzen ari garen bi terminuetan erabili ahalko dugu: kirola eta elikadura. Gure ibilbideak sortu ahalko ditugu oinez ibiltzera, korrika egitera edota mendi ibilbideak egitera atera nahi badugu, eta ondoren gure entrenamendu edo paseoan ibili ditzakegu ibilbide hauek.
Mapesen tokiak topa ditzakegu, hauen artean jatetxeak izan daitezke eta gaurkoan, hobe jaki osasuntsuen jatetxeak badira. “Jaki osantsuak”, “begetarianoa”, “beganoa”, “haurrak eta osasuntsua” (familiarekin joan nahi badugu)… terminuak erabili ditzakegu bilaketan. Honela, nahi dugun zonaldean, mapan ezaugarri hauek dituzten jatetxeak topa ditzakegu.
Ongizate Digitala
Sedentarismoari buruz hitz egiten dugunean, askotan honen eragileen artean pantailen erabilerak daude. App hau smartphonarekin eta bertan instalatuta ditugun appekin igarotzen dugun denboraz jabetzeko eta erabilera mugatzen laguntzeko diseinatuta dago. Ongizate Digitalak gure mugikorraren erabilerako hainbat datu aztertzen ditu ondoren grafika batean azaltzeko.
Gainera, kontrolgunetik app bakoitzean igarotzen dugun denbora mugatu dezakegu eta Google Chromen bisitatzen igarotzen dugun webguneen denbora mugatzeko aukera ere eskaintzen du. Aukera hauei esker eta dakartzan beste batzuei esker, ohiturak hobetu ditzakegu, eta modu honetan denbora kirola egiten eta hobeto elikatzen inbertitu dezakegu.
Eta zu, Googleren aplikazioekin bizitza osasuntsu bat eramaten saiatuko zinateke? Kontaiguzu beste app-en bat erabiltzen baduzu!
App hauek erabiltzen ikasi nahi baduzu, KZguneako ikastaro hauetan izena eman dezakezu:
Sar ezazu zure iruzkina