KZgunean Instagramari buruz hitz egin dugu behin baino gehiagotan, argazkiak edo bideoak argitaratzen ikasi dugu, istorioak sortzen eta Reels-ak ezagutu ditugu. Baina inoiz ez dugu hitz egin Instagramen pribatutasuna nola konfiguratu dezakegun, gure profila publikoa edo pribatua izateko aukera baitugu. Instagrameko pribatutasuna nola konfigura dezakegun ikusten hasiko gara, gure kontua sortu ondoren eman behar dugun lehen urratsa baita.

Kontu pribatua

Instagrameko pribatutasun aukeretara sartzeko gure profilera sartu behar dugu gure profileko argazkian klik eginez eta gero goiko iskinean dauden 3 lerroak ukituko ditugu. Menu berrian, Ezarpenak> Pribatutasuna markatuko dugu. Lehenengo aukera, kontu pribatua aktibatzea izango da, modu honetan, gure argitalpenak gure jarraitzaileek soilik ikusi ahal izango dituzte.

Gure Istorioak besteekin partekatu

Gure kontua publiko mantendu nahi badugu, jakin behar dugu, istorio bat argitaratzen badugu, edonork parteka dezakeela istorio hori beste pertsona batekin mezu zuzenen bidez eta Instagramek ez digu horren berri emango. Aukera hau desaktibatzeko, Pribatutasunean sartuz, aurreko puntuan egin dugun moduan, “Historia” atala ireki. Behe aldean “Baimendu mezuetan partekatzea” aurkituko dugu. Aukera desaktibatzea nahiko izango da.

“Lagun onenentzako” istorioak

Gure profila pribatua edo publikoa izanik, Instagramen “Lagun onenak” izenez ezagutzen den pertsona talde batekin parteka ditzakegu gure istorioak. Horrela, istorio bat argitaratzean, guztientzat edo zerrenda osatzen duten “lagun onenentzat” argitaratzeko aukera izango dugu. Gure profilaren barruan, 3 lerro horizontaletan “lagunik onenak” aukera topatuko dugu. Nahikoa da gure jarraitzaileen zerrendatik zerrenda honetan izan nahi ditugunak hautatzea. Istorio bat argitaratzen dugunean, lagun hauek, zerrenda honetakoak direla jakingo dute, izan ere, Instagramek izar berde batekin erakutsiko baitiote Storya. Taldekoak ez diren gainerako erabiltzaileek ez dute jakingo “lagun onenentzako” istorio bat argitaratu duzula.

Istorioak ezkutatu

Zure jarraitzaileetakoren bati istorioren bat ezkutatu nahi badiozu, jakin, posible dela. Kontaktuaren profila topatu eta goikaldeko hiru puntuen bidez “Istorioa ezkutatu” aukera sakatu. Istorioak berriro ikus ditzan  gure profileko Pribatutaseneko atalera joan behar dugu eta Istorien atalean “Istorioa nori ezkutatu”-tik jarraitzea atera behar dugu.

Profil  bat mugatu

Jarraitzaile bat mantendu nahi badugu baina berarekiko interakzioa pribatuagoa izatea nahi badugu edo gugatik kontrolatua izatea nahiko bagenu, erabiltzaile horren profila mugatu dezakegu. Profil bat mugatzean, pertsona horrek argitalpen batean iruzkin bat uzten duenean, berau ez da argitaratuko guk onartu arte. Mezu bat bidaltzen digunean, eskaeren buzoira helduko da mezu hau: honela, mezua irakurri dugula ez dio adieraziko. Aukera hau aktibatzeko jarraitzailearen profilean sartu eta hiru puntuetatik “Mugatu” aukeratuko dugu.

Instagramek eskaintzen dituen pribatutasun aukera guzti hauek ezagutzen ahal zenituen?

Modako sare sozialera batu ez bazara, eman izan KZguneako ikastaroan

Instagram. Partekatu zure argazki eta bideo onenak