Badakizunez, telebista adimendua (edo Smart TV) hitzetik hortzetara dago. Non geratu ote dira telebistan zer ikusi ez genekien egunak? Edo gure gogokoen programak ikusteko egunak eta orduak itxaron behar genituenean?. Gaur egun, telebista gure gustora egoki dezakegu. Hau dela-eta, Kzgunean argitalpen hirukoitza antolatu dizugu. Asterozure Smart Tv-an erabili ahal ditzakezun aplikazioen berri izango duzu, zure gailuari onura atera ahal diezaiozun.
Google Aplikazioei buruz gehiago ikasi nahi duzu? Izena eman gure “Erabili profesionalki Google aplikazioak” urruneko ikastaroan
Multimedia edukierako aplikazioak
Gaurko argitalpena streaming multimedia edukiera eskaintzen duten aplikazioekin hasiko dugu. Gure aurrerako sarreran, “Streaming plataformak”, lau plataforma nagusienetarikoei buruz hitz egin zintugun. Osta bere berdina errepekiatu ez dugunez nahi, ona hemen zerrenda berri bat:
Apple TV
Sagarradun ikono hau streaming plataformaren mundura batu egin da. Applek, gero eta edukiera handiagoa dauka. Bere harpidetzarekin, bertan dauden pelikulak, telesailak eta dokumentalak ikusi ahal izango dituzu. Honez gain, bere edukiera erosi edo alokatzeko aukera daukazu.
Movistar+
Zalantzarik gabe, Movistar+ streaming plataforma nagusienetariko bat da. Beste euskarriak bezala, harpidetza behar da honen edukiera ikusteko, baina kasu honetan Movistar+-ek beste inorena ez den katalogoa dauka ere bai.
Filmin
Izan liteke aplikazio hau besteak baino gutxiago entzun izatea, baina horregaitik ezin dugu ahaztu behar. Bere zinema katalogoa oso sendoa da, zinemazaleentzat ezin hobea! Beste plataformak bezala, harpidetza beharrezkoa da edukiera ikusteko.
Twitch
Zure gogokoen gauza jokoetan aritzea bada, hurrengo plataforma ezagutu behar duzu! Twitch modan dagoen plataforma da, bertan streamer nagusienak bere eduki guztiak dituzte. Twitch-i buruz gehiago jakin nahi baduzu, gure aurreko sarrera oso interesgarria egingo zaizu..
Tivify
Telebista asko gustatzen bazaizu, hona hemen zure plataforma! Aplikazio honekin, TDT osoa ikusi ahal izango duzu. Bere abantailarik handiena grabatzeko aukera da, beraz, nahi duzun edukiera graba dezakezu beste momentu batean ikusteko. Tivify bai dohain bai premium erabil dezakezu.
Pluto TV
Aplikazio eroso eta erraz honek telebistako kanal ugari ditu. Dohako 100 kanal baino gehiago ikus ditzakezu. Hori bai, guztiak iragarkiekin.

Sar ezazu zure iruzkina