Kaixo KZgunearen lagunak. Zer moduz zaudete? Gaur erosketak egiten ibili naiz. Aspalditik erosi nahi izan dut ordezko kargadore bat nire mugikorrarendako. Merke horietako bat, horrela poltsan eraman ahal izango nuke, eta ezustekorik gertatuz gero, beti eskura eduki.

Bada, denetarik duten bazar horietako batean sartu naiz, eta saltzaileari mugikorrerako kargadore bat eskatu diot. Baina egin dizkidan galderak ez nituen espero:

– Zer kargadore mota? USB-C, USB mikroa? Zein tentsio?

Baina ez al dira denak berdinak? “Zuria” erantzuteko prest nengoen nire smartphone-aren kolorearekin bat egiteko, baina uste dut ez dela nahikoa izango. Eskerrak Iñaki handik pasatzen ari zela eta lagundu egin dit.

Iñakik esan dit nire smartphonearen karga-konektoreak duen formari erreparatu beharko niokeela, eta horrela USB-C edo mikro USB den zehaztu. Era berean, nire mugikorraren jatorrizko markako kargagailu bat erostea gomendatzen dit, edo, gutxienez, jatorrizkoaren tentsio bera duen bat, bateria kaltetu ez dadin. Eta horrela, aholku on asko eman dizkit nire smpartphone-a mantentzeko.

Nolatan daki Iñakik hainbeste gai honetaz? Badakizue astero KZguneak IKTei buruzko zuzenezko hitzaldiak ematen dituela. Atzo bertan emandako hitzaldi batean mugikorraz eta haren mantentze-lanez hitz egin zuten.

Eta zuek? Ezagutzen al dituzue Kzguneko zuzeneko hitzaldiak? Interesgarria irudituko zaizue.

KZgunean ikusiko dugu elkar!!