Ondo dakizunez, egunetik egunera teknologia oso azkar eta abiadura handian aldatzen doa. Horregatik, gaurko sarreran, Play Store-n ordainketak nola egiten diren eta nola konfiguratzen diren azalduko dizuegu, Google-k onartutako hainbat ordainketa moduak gehituz.
Zordunketa edo kreditu-txartelak
Play Store bidez ordaindu ahal izateko, zure kreditu edo zordunketa txartela gehitu dezakezu zure kontura, betiere American Express, MasterCard, Visa edo Visa Electron baldin bada. Honekin nahiko izango litzateke.
Google Play-ek txartela mota desberdin asko onartzen ditu; hala ere, ezin baduzu zure txartela gehitu, zure bankuarekin edo erakunde jaulkitzailearekin harremanetan jarri beharko zenuke.
Mugikorraren fakturazioa
Gailu mugikor eta zerbitzu-plan batzuekin, Play Store-n egindako erosketak operadorearen fakturan gehitu ditzakezu. Gaur egun, Espainian hauek dira ordainketa mota hauek eskaintzen dituzten operadoreak: Movistar, Orange eta Vodafone.
Erosketa bat egiten duzunean, zordunketa zure operadorearen kontuan agertuko da 15 minutuko epean.
Hasteko, baliteke SMS bat jasotzea “DCB” edo “DCB_Association” -etik, fakturazio mugikorra erabiltzeko erregistratzen zarenean. Mezu hau automatikoki sortu eta bidaltzen da; modu honetan, Google Play-eko zure kontuko ordainketa erregistroa osatuko da.
Google Play opari-txartela eta saldoa
Zure Google Play-eko saldoarekin, Play Store-n aplikazioak eta eduki digitala eros ditzakezu; modu hau erabiliz, harpidetzak ordaindu ditzakegu ere. Baina erne! Google Play saldoa ezin da erabili Google Play Kioskoko harpidetzak ordaintzeko: Google Play-ren saldoa opari-txartelekin eta promozio-kodeekin lor dezakezu.
PayPal
PayPal erabil dezakezu aplikazioak eta eduki digitala erosteko Googlen. Kontuan izan behar da PayPal-en segurtasun giltza aktibatuta izanez gero, PayPal gehitu beharko diozula zure Google Play-ko kontuari, web nabigatzaile mugikor baten edo ordenagailu baten bidez.
PayPal gehitzeko, Play Storen sartu, eta “ordainketa-metodo berri bat gehitu” aukeratu. PayPal gehitu ondoren, Play Store-n erosketak egiteko erabili ahal izango duzu, bai aplikaziotik, bai web dendatik.
My Paysafecard
My Paysafecard erabil dezakezu Google Play-ko aplikazioak eta eduki digitala erosteko. Google Play zerbitzu hau erabiltzeko, My Paysafecard kontu bat sortu behar duzu.
Erosketei buruz gehiago jakin nahi baduzu, eman izena Erosketa eta ordainketa segurua Interneten KZguneako ikastaroan!
Sar ezazu zure iruzkina