Kaixo KZgunearen lagunak. Zer moduz zaudete? Gaur Amaia bisitatu dut bere kafetegian. Ondo doakio negozioa! Eta beti ari da berritzen, ez da geldirik egoten. Oraingoan dio, logotipo bat diseinatu nahi duela kafetegiaren sarrerako kartelean jartzeko, eta aholkua eskatu dit.

Gogoan dut behin laguntza eskatu zidala negozioa sustatzeko eta KZgunera joatea aholkatu nion. Han ikasi genuen e-mail marketin kanpaina bat nola egiten den, eta egia esan, arrakasta handia izan zuen.

Oraingo honetan ere, nola ez, KZgunera hurbildu gara. Bertan Joneri ideia planteatuko diogu lagundu ahal izango gaituelakoan.

Jonek diseinu bektorialeko programa bat erabili behar dugula esan digu eta irudi digital baten eta bektorial baten artean zer alde dagoen azaldu digu. Irudi bektorial bat, pixeletan oinarritutako irudi digital bat ez bezala, edozein diseinutan erabil daiteke, tamaina edozein dela ere, handitzean ez baitu kalitatea galtzen. Eta horixe behar du Amaiak. Era berean, diseinu bera baliagarria izan daiteke txartel eta idazpuruetarako nahiz formatu askoz handiagoko karteletarako.

KZguneak, hain zuzen ere, “Marraztu eta diseinatu Inkscape-rekin” izeneko ikastaro berri bat du. Bertan, oinarrizkoenetik hasita, diseinu propioa egingo dugu Inkscape doako tresna erabiliz. Guk jada izena eman dugu.

Eta zuek? Gustatuko litzaizueke diseinu bektorialeko programa bat erabiltzen ikastea? Badakizue nora joan!

KZgunean ikusiko dugu elkar!!