Gaurko sarreran, gure gailuak aplikazio maltzur hauetatik babesteko trikimailu batzuk erakutsiko dizkizuegu, hauek kontutan hartuz gure datuak salbu mantendu ahal izango ditugu.
Erabiltzen ditugun mugikorrek guri buruzko informazio pertsonal eta datu ugari dituzte bere barruan. Horregatik, gure gailuak aplikazio horietatik babestea oso garrantzitsua da, askotan horrek dakarren arriskuaz ohartu gabe erabiltzen baititugu.
Malwarearekin kontu handiz ibili behar gara, baina zer da Malwarea? Malware terminoak “Malicious software” terminoari egiten dio erreferentzia, hau da, aplikazio maltzurrari. Ekipo bat kaltetzea edo haren funtzionamendu txarra eragitea helburu duen edozein aplikazio mota da.
Aplikazio hauek gure datuak lapurtzeko gai dira: sare sozialetara sartzeko pasahitzak, banku-informazioa edo gure galerian gordeta ditugun irudi eta bideoetara iritsi daitezke. Askotan ez gara konturatzen gure mugikorra malware motaren batek kutsatu duenik.
Gaurko sarreran gure gailuak aplikazio maltzur hauetatik babesteko trikimailu batzuk erakutsiko dizkizuegu, hauek kontutan hartuz gure datuak salbu mantendu ahal izango ditugu.
Has gaitez ba!
- Aplikazioak beti leku fidagarrietatik deskargatuko ditugu: oso garrantzitsua da iturriak fidagarriak izatea. Google Play Store Androiderako aplikazioen denda ofiziala da, beraz, aplikazioak deskargatzeko leku gomendagarriena da. Egia da, halaber, batzuetan Googlek aplikazioaren asmo txarrak detektatu ondoren kendu behar izaten dituela bere dendatik.
- Egiaztatu bateriaren erabilera: aplikazio maltzur bat instalatuta daukagun antzemateko pista bat izaten da. Aplikazioak bateriaren gehiegizko kontsumoa egiten badu, susmo txarra hartu beharko diogu. Mugikorraren ajusteetan jakin dezakegu gure gailuetan instalatuta ditugun aplikazioen bateria-kontsumoa. Zeregin hori egiten duten hirugarrenen aplikazioak ere badira.
- Ustekabeko iragarkirik agertzen badira: aplikazio maltzur horietako batzuk, iragarkiak ustekabean eta etengabe erakusteko gai dira. Honek, gailua erabiltzerakoan zailtasunak eragiteaz gain, nekagarria ere izaten da.
Aplikazioren bat arriskutsua izan daitekeen susmoa badugu, garrantzitsua da lehenbailehen kentzea gure gailuetatik
Sar ezazu zure iruzkina