Kaixo!

Hilabete honetan gure blogean antzeman da sarrera batzuetan jada udan gaudela: opor garaia dela, bidaiatzekoa… Etxetik kanpo gaudenean WiFia nola eduki genezakeen azaldu dugu, bidai app-ak aipatu ditugu… Eta gaurkoan irailera arte agurtzen garela esatera gatoz: KZgunean maletan prestatzen gabiltza, baina lasai! irailean itzuliko gara maleta ideia berrietaz beteta.

Gogorarazten dizugu, abuztuan eduki berririk argitaratuko ez dugun arren, bloga irekita jarraituko duela gainerako sarrerak irakur ditzazun eta teknologia berrietan egunean egoten jarrai dezazun.

Gure webguneak ere funtzionamenduan jarraituko du. Bertan iraileko ikastaroak kontsulta ditzakezu, baita izena eman ere, online izen emateak martxan jarraituko baitu. Oraindik ez baduzu erabiltzailerik, webgunetik alta egin dezakezu. Behin erabiltzailea eta pasahitza dituzula, gure hurrengo ikastaroetan izena emateko giltza izango duzu, bai urrunekoetan, bideokonferentzia bidezkoetan edo aurrez aurrekoetan.

Astero gure Youtubeko kanalean igortzen ditugun online hitzaldietan ere geldiune bat izango da. Zuzeneko kanala irailean itzuliko da baina gogoan izan orain arte eginiko emisioak edozein unetan eta tokitan ikus ditzakezula zure gailuetatik. Horretarako, gure kanalean sartu eta erreprodukzio kanaletan zuzenean igorritako hitzaldi guztiak topatuko dituzu, bai euskaraz nahiz gazterelaz. Nahi baduzu Kontxiri bere abenturetan bisita bat ere egin diezaiokezu, bere bideo guztiak gure kanalean bait daude gorderik.

Orain bai, udako oporraldi bikain bat opatzeko unea heldu da eta irailera arte agurtzekoa. Eskerrik asko hor izateagatik, irailean itzuliko gara betiko grin berarekin zu pantailaz bestalde izateagatik.

KZgunea blogeko taldea.