Iritsi da iraila, KZgunean ikasturte berria hasten dugu, baina ikasleei motxila prestatzeko unea ere heldu zaie. Aurreko ikasturtearen erdialdera arreta galdu gabe ikasten laguntzen duten appak proposatu genizkizun. Oraingoan, motxila antolatzen lagunduko dizugu, horretarako, antolakuntzarako APPak proposatuko dizkizugu, honela laster hasiko den ikasturte berrirako lanekin lagunduko dizugu. Goazen hastera!

TickTick

APP honek modu erraz batean antolatzen lagunduko dizu zintzilik dituzun zereginak, ekintza garrantsitzuenak lehenesten eta jarduera guztien jarraipena egiten, produktibitatea haundiagotuz. Egutegiko jarduerak lehentasunaren arabera antolatzea baimentzen du eta koloretan ezberdintzen. Alertei esker, jarduera bakoitzaren amaiera data gogoratu ahalko duzu.

Android iOSerako erabilgarri

Evernote

Dena APP berean izatea posible da? Evernoterekin bai: oharrak hartu, egutegian hitzorduak idatzi, zeregin edo egiaztapen zerrendak sortu, fitxategiak eskaneatu eta interneteko informazioa gordetzea baimentzen du. Apunte erakargarriak hartzeko orduan, irudiak, audioak eta PDF fitxategiak eranstsi daitezke. Sinkronizazioari esker, gailu guztietan informazioa eguneratuta izan dezakezu.

AndroidiOSerako erabilgarri

Google Drive

Gmail postari esker doako lainoko biltegiratze zerbitzua izango duzu. Dokumentu guztiak gordetzeaz gain, lagun edota irakaslearekin partekatzea baimentzen du. Gainera, testu dokumentuak, aurkezpenak, kalkulu orriak, imprimakiak… sortu ahalko dituzu edozein gailutatik eta saioa hasten duzun edozein gailutan sinkronizatu. Laino honen abaintaila handiena fitxategietara konexiorik gabe sartu ahal izatea da.

AndroidiOSerako erabilgarri

My Study Life

APP honek zure egunerokotasun akademikoan antolatzen lagunduko dizu: eskolak, azterketak eta zereginak antolatu ahalko dituzu eta egutegian entrega-epeak erantsi. Jakinarazpenei esker, zereginak amaitzeaz ez zara ahaztuko, ezta lanak noiz entregatu behar dituzun ere. Aurreko APPen moduan, hau ere zure gailuen artean sinkronizatzen da baita konexio gabe sartzea baimendu ere.

AndroidiOSerako erabilgarri

Canva

Diseinu grafikoko APP honek denetarik dauka: ordutegi edo egutegien diseinutik hasi eta infografiak, mapa kontzeptualak edo aurkezpenak arte. Aurrediseinatutako milaka plantila dituenez, dokumentuaren alderdi bisualaren sormenarekin lagunduko dizu. Gainera, talde lanetarako, gailu bat baino gehiagotatik lana egitea baimentzen du dena sinkronizatuz!

AndroidiOSWindows/Macerako erabilgarri

Erabiltzen al duzu ikasturte berri honetan proposatu dizugun APPik? Kontaiguzu zein diren zure antolakuntzarako  APPik gustukoenak.

Ezagutu Google Drive eta Canva KZgunean.

Google Drive. Bildu eta partekatu zure artxiboak

Canva. Ikasi diseinatzen