Iraila hasi da eta, harekinbatera, ikastaro berri bat. Klaseak berriro hastea ez da gauza makala, maiz kosta egiten da errutinaren erritmoa berriro hartzea. Zalantzarik gabe, jolastea da birpasatzeko eta ikasteko modurik onena. Hau dela eta, etxeko txikienek euskara modu dibertigarrian ikasteko hainbat aplikazio dakarzkizugu.

Euskarazko jolas gehiago ezagutu nahi? Ikusi gure zuzeneko hitzaldiak: “Egunean behin” eta “Berbaxerka”

Esanbaki

Aplikazio hau, 0 eta 6 urte bitarteko haurrentzako egokia da. Estatu Batuetako Glenn Doman psikoterapeutaren ikerketa batean oinarritzen da. Bere azterketaren arabera, entzumenari eta ikusmenari buruzko informazioa behin eta berriz eskainiz, hobeto ikasten da. Aplikazio honen bidez, zenbakiak, koloreak, esaldi errazak eta euskarazko aditzak ikasiko dituzte.

Androidentzat erabilgarri dago.

Nor da

Aplikazio hau 4 urtetik gorako haurrentzat diseinatuta dago. Oso dinamikoa eta erreza da. Logika joko bat da, hitzak ahoskatzeko eta ezagutzeko. Besteak beste, osagarriak, jantziak eta bestelako objektuak dituzten pertsonaiak ikusiko ditu. Jokoaren helburua pertsonaia asmatzea da, horretarako jantziei, osagarriei, lehentasunei eta abarri buruzko ezaugarriak esaldi-zerrenda batean oinarrituzen da.

Androidentzat erabilgarri dago.

Hitziki

Aplikazio hau ezin hobea da hiztegia ikasteko. Bertan agertzen diren hitz guztiak testuarekin, audioarekin eta argazkiarekin aurkeztzen dira, umeak hobeto identifika ditzaten. 8 hiztegi kategoria daude: animaliak, etxea, eskola, janaria, jantziak, koloreak, formak eta jostailuak.

Androidentzat erabilgarri dago.

Jakina

Aplikazio hau euskarazko ‘Trivial’ motako lehen jokoa da. Galdera-erantzunen joko hau ezin hobea da haur helduagoentzat (eta helduentzat, zergatik ez!). Jokoaren helburua euskararekiko lotura sendotzea eta gure inguruko hainbat gauza ikastea da.

iOSentzat erabilgarri dago.

Ikusi gure zuzeneko hitzaldiak: “Egunean behin” eta “Berbaxerka”