Duela aste batzuk Phishing, Smishing, Vishing eta Spoofin-a aipatu genizun.

Gaur ikusiko dugu zer egin sare sozialetan identitatea ordeztu badigute.

Garrantzitsuena sare sozialetan datu pertsonalak argitaratzen saihestea da (argazkiak, bisitatutako tokiak); izan ere, zenbat eta eduki gehiago argitaratu, orduan eta errazagoa izango da pertsona baten identitatea ordeztea.

Facebook

Zure nortasuna ordezkatzen ari den kontuaren profilera edo orrira joan eta azaleko argazkiaren azpian dagoen hiru puntuz osatutako ikonoan klik egin beharko duzu.
Orrialde bat bada, aukeratu “laguntza bilatu edo orrialdea salatu”. Profil baten kasuan, klikatu “laguntza bilatu edo profila salatu” botoian.
Ondoren, salaketa sare sozialera helarazteko jarraibide batzuk agertuko dira. Formulario honen bidez salaketa gisa ere bete daiteke.

Twitter

Salatzeko modu azkar bat identitatea ordeztu duen pertsonaren profilera jotzea da. Horretarako, egin klik profilaren goiko aldean agertzen diren hiru puntuetan, eta hautatu “salatu”.
Beste aukeretako bat inprimaki bat da, eta bertan datu hauek eman behar dira: posta elektronikoko helbide bat, salatzen den kontuaren erabiltzaile-izena eta arazoaren deskribapena. Zure NANaren edo pasaportearen kopiaren bidez ere frogatu beharko duzu zure nortasuna. Identifikatzen ez zaituen izen komertzial edo ezizen bat erabiliz gero, izena zurekin lotuta dagoela frogatzen duen dokumentazioa sartu beharko duzu; adibidez, izen komertzialaren edo izenorde horren erregistro-proba bat.

Instagram

Kasu honetan, beste sare sozialetan bezala, salaketa jar dezakezu ordezkatu zaituenaren profilean.
Formulario honen bidez ere egin dezakezu, Facebooken agertzen denaren oso antzekoa; hau aukerarik onena Instagramen konturik ez baduzu. Bertan, eraginpeko pertsonaren izen-abizenak, posta elektronikoko helbidea, salatutako kontuan agertzen den izen osoa, erabiltzaile-izena eta Nanaren argazkia aurkeztu behar dira.Salaketa aitak edo amak egiten badu, argazki bat erantsi behar da, zeinean ordezkatutako pertsonak bere aurpegitik hurbil eusten duen identifikazio-dokumentua, pertsona hori dela egiaztatzeko.

Sare sozialak azpimarratu du ordeztutako pertsonen edo haien legezko ordezkariak (aita edo ama) bidalitako formularioei soilik erantzungo zaiela. Ordezkatutako pertsonaren lagunek bidalitakoak, adibidez, ez dira baliozkoak izango.

TikTok

Identitatearen ordezkapena TikToken gertatzen bada, aukera bakarra pertsonaren profilera joatea da, goiko eskuineko izkinan hiru puntuen ikonoa sakatu eta “salatu” hautatu.

Gehiago jakin nahi baduzu, eman izena KZguneko hurrengo ikastaroetan.

Facebook zure Smartphonean

Instagram. Partekatu zure argazki eta bideo onenak

TikTok, ikasi sare sozial hau

Twitter zure Smartphonean