Bai, ondo irakurri duzu, Google Maps zure kokapenen historia gordetzeko aukera ematen du, gero nahi duzunean kontsultatu ahal izateko. Kokapenen historialak, Google Maps kronologia ere esaten zaio, bisitatzen dituzun guneak gordetzen ditu zure Googleko kontuan.

Googleren arabera, historiala aktibatuta baduzu, hainbat abantailez gozatu ahalko duzu. Produktu eta zerbitzuen eskeintza pertsonalizatua, mapa pertsonalizatuak, bisitatu dituzun guneetan oinarritutako gomendioak, zure telefonoa aurkitzeko laguntza, zure ohiko joan-etorrietarako trafiko-jakinarazpenak denbora errealean eta iragarki gomendagarriak jasoko ditugu adibidez. Gogoratu aukera hau desaktibatu edo aldizka ezabatu dezakezula, nahi izanez gero.

Gaurko sarreran, Googleren kokapenen historia aktibatzeko, desaktibatzeko, kontsultatzeko eta ezabatzeko moduaz hitz egingo dizugu.

Google Maps

Kokapenen historia aktibatzea edo desaktibatzea: 

Historiala edozein unetan aktibatu edo desaktibatu ahal izango duzu. Jatorriz desaktibatuta egon ohi da, aktibatzea gustatuko litzaizuke? Hauek dira jarraitu beharreko pausuak:

  1. Lehenik eta behin, Google Maps aplikazioa ireki behar duzu, ondoren zure profilaren irudiaren gainean ikutu: hainbat aukera irekiko dira.
  2. Agertzen diren aukeren artean, aukeratu “Zure kronologia”.
  3. Goiko aldean, eskuinean dauden hiru puntuetan sakatuko duzu aukera gehiago ikusteko. Aukeren artean, “Doikuntzak eta pribatutasuna” aukeratuko duzu.
  4. Aplikazioen historia aktibatuta daukazun egiaztatuko duzu. Desaktibatuta dagoela jartzen badu, ukitu eta aktibatu dezakezu. Desaktibatzeko, prozesua berbera da baina alderantziz, aktibatu beharrean, desaktibatu egingo duzu.

Kontuan izan behar duzu historiala gordetzeko aukera desaktibatuta baduzu Googlek ez dituela zure joan-etorriak gordeko eta ondorioz ez ditugu inolako gomendiorik jasoko. Jende askok aukera hau nahiago izaten du.

Nola kontsultatu kokapenen historiala

Kokapenen historiala aktibatuta baduzu, edozein unetan kontsultatu ahal izango duzu: bisitatu dituzun lekuak eta egun jakin batzuetan egin dituzun ibilbideak kontsultatzeko aukera izango duzu. Baina zeintzuk dira jarraitu behar diren urratsak:

  1. Google Maps aplikazioa ireki eta zure profilaren irudiaren gainean ikutuko duzu berriro.
  2. Agertzen diren aukeretatik “Zure kronologia” aukeratu, eta egun horretako historiala erakutsiko da. Beste egun, hilabete edo urte bat ikusi nahi baduzu, “Gaur” botoi gainean zanpatu eta ikusiko duzu nola egutegi bat irekitzen den beste data batzuk aukeratzeko. Eskuinera edo ezkerrera irristatuz, egunez alda dezakezu.

Nola ezabatu kokapenen historia

Edozein arrazoiagatik historiala ezabatu nahi baduzu, urrats hauek jarraituko beharko dituzu:

  1. Google Maps aplikazioa ireki eta zure profilaren irudiaren gainean ikuituko duzu; aukera desberdinak agertuko dira.
  2. Agertzen diren aukeretatik “Zure kronologia” aukeratu berriz.
  3. Ondoren, goiko aldean eskuinean dauden hiru puntuetan sakatuko duzu aukera gehiago ikusteko.
  4. Aukeren artean, “Doikuntzak eta pribatutasuna” aukeratuko duzu.
  5. Kokapen-doikuntzetan, “Ezabatu kokapenen historia osoa” aukera hautatu eta urratsak jarraitu. Aldi jakin baten historia ezabatzeko eta ezabatze automatikoa aktibatzeko aukerak ere ikusiko dituzu bertan.

Google Maps aplikazioa erabiltzen ikasi nahi duzu? Izena eman “Google Maps. Zure ibilbiderik onena arakatu eta aukeratu” ikastaroan. Bistaratu eta planifikatu zure ibilbiderik onena, eta ikasi aplikazioaren funtzio nagusiak.