Dakizunez, gailu elektronikoak zure aisialdian modu errazan ikasteko tresnak dira. Aurreko astean, etxeko txikienek euskara ikas edo errepasatzeko APP dezberdinei buruz hitz egin genuen. Aste honetan, helduek euskara ikasteko edo hobetzeko APPei buruz hitz egingo dugu. APP hauek ezin hobeak dira euskarazko azterketentzako ikasten ari bazara, gehiago praktikatu nahi baduzu edo zure euskara hobetu nahi baduzu. Gera zaitez hemen, gaur berrikuntza asko ekarriko dizkizugu-eta!

Bagoaz

APP honek 36 ikasgai ditu eta gai hauen bidez euskera ikasiko duzu. Ikasgai bakoitza bukatzean, ariketak aurkituko dituzu ikasitakoa indartzeko eta errepasatzeko. Honez gain, aplikazioak zalantzak argitzeko hiztegi bat dauka.

Hizketa ereduak

Aplikazio honek egunero erabiltzen diren esaldi-bihurtzaile bat da. Beraz, zure egunerokoan erabiltzeko ezinbestekoa da. Aplikazio honen erabilera oso erraza da:  bilatzailean nahi duzuna idatzi besterik ez duzu egin behar, esaldiaren aldakuntza ezberdinak eskaintzeko.

Metodoeseyde

APP honek ikus-entzunezko metodo bat du hitzak edo esaldiak irakurri eta itzultzeko. Hainbat tresna ditu, besteak beste: esaldiak ozen errepikatu, irudiak lotu, deklinabideak, etimologia, etab. Garrantzitsua da jakitea APPa deskargatu ondoren, orri honen bidez sarbidea eskatu beharko duzula.

Auskalo

Maiz, hizkuntza bat ikasteko nagusiegiak garela uste faltsua dugu. ‘Auskalo’ aplikazioa garatuta dago pertsona helduek kontzeptu hori alda dezaten. ‘Auskalo’-k euskara ikastea errazagoa izatekohainbat lexiko eta gramatika ariketa ditu.

  • Android-entzako erabilgarri.
  • iOS-entzako erabilgarri.

Euskal Hiztegia

Inolako zalantzarik gabe, aplikazio hau ezinbestekoa da. Hiztegi honek ez da hitz eta esaldien hiztegi hutsa, entziklopedia unibertsala ere badu eta bertan aurkituko duzu zure ikasgaietarako ezinbesteko informazioa. Gainera, Interneteko konexiorik gabe dabilen itzultzailea dauka.

  • Android-entzako erabilgarri.
  • iOS-entzako erabilgarri.

Zure gailuetan APP hauek jartzen ikasi nahi duzu? Eman izena gure “Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi” ikastaroan