Kaixo KZgunearen lagunak. Zer moduz zaudete? Gaur pozik nago. KZgunearen berrikuntzei begira egon naiz, eta ikusi dut urrian itzuliko direla aurrez aurreko hitzaldiak.

Gogoratzen al dituzue aurrez aurreko hitzaldiak? KZguneak eskaintzen zuen beste zerbitzu bat zen, baina egoera dela-eta, geldirik geratu da denboraldi batez. Ez dakizuenontzat, aurrez aurreko hitzaldietan herritarrek gehien eskatzen dituzten IKTekin lotutako gai interesgarriei buruz hitz egiten dute 2 orduz.

Nik jada izena eman dut. Jakin nahi duzue interesatzen zaizuen hitzaldiren bat dagoen? Begiratu datei KZgunearen webgunean.

KZgunean ikusiko dugu elkar!!