Google Keep oharren aplikazio ezaguna ezagutzen al duzu? Ba al dakizu zer egin dezakezun aplikazio honekin? Bada, oharrak sortu eta antolatzeko aukera izango duzu. Gainera oharrak testu, ahots edo irudietatik sortu daitezke. Azkenaldian jende asko hasi da Google Keep erabiltzen. Google Drive aren bidez oharrak sinkronizatzen eta honela edozein tokitan egonda webaren bitartez eskuragarri uzten dizkizu aldaketak egiteko aukera emanez, gainera automatikoki gordetzen dira.

Google Keep

Oharrak hodeian gordetzen dira, beraz, mugikorretik, ordenagailutik edo Interneterako konexioa duen gailutik sar zaitezke; bertan sortuta dituzun oharrak ikusi eta editatu ahal izango dituzu bertan.

Gaurko sarreran, aplikazioa menderatzeko eta ahalik eta gehien erabiltzeko trikimailurik onenak aipatuko dizkizuegu.

  1. Egiaztapen-laukiekin zerrenda bat sortu dezakezu: funtzio honekin, ezabatu edo urratu ahal izango dituzun zerrendak sor ditzakezu. Adibidez, erosketa-zerrenda bat sor dezakezu, produktuak erosten dituzun arabera ezabatu ahal izango duzuna. Edo zereginen zerrenda bat sor dezakezu eta zereginak egiten dituzun arabera ezabatu.
  2. Zure ahotsarekin oharrak sortu ditzakezu: oharrak idazteko astirik ez? Sakatu mikrofonoaren ikonoan eta grabatu oharra! Google Keep ek ahots oharrak testu bihurtzen ditu, baina grabazioa mantenduz, berriz entzun nahi baduzu.
  3. Oharrak antolatzeko sortu etiketak: ezkerreko menutik etiketak sor ditzakezu oharrak kategorizatzeko. Etiketa sortu ondoren, nahi dituzun oharrei aplikatzen diezu; horrela, etiketa aukeratzen duzun bakoitzean, etiketa aplikatuta duten oharrak ikusiko dituzu.
  4. Oharrei oroigarri bat gehitzeko aukera ere emanten du aplikazioak, horrela ez zaizu ezer ahaztuko. Oroigarriak data-ordukoak edo tokikoak izan daitezke zure beharren arabera.
  5. Bilaketa errazteko kolorea erantsi oharrei. Kolore-paletako tresna erabiliz, nota bakoitzari kolore bat esleitu ahal izango diozu. Kolore bakoitzari helburu bat gehi diezaiokezu; adibidez, berdea ohar pertsonaletarako eta urdina laneko gauzetarako.
  6. Oharrak partekatzeko aukera ere ematen du: oharrei laguntzaileak gehitzeko nahikoa da posta elektronikoa eranstea. Adibidez, erosketa zerrenda beste pertsonekin partekatu dezakezu lana aurrezteko.

Googlek pertsonen eguneko bizitza hobetzeko zerbitzu aukera zabala eskaintzen digu. Posta elektronikoaz gain, lekuak aurkitu ahal izango ditugu eta artxiboak edo argazkiak gorde eta partekatu. Googlen mundua menderatu nahi? “Google Aplikazioak zure Smartphonean” kurtsoa daukazu KZgunean.