Seguruenik behin baino gehiagotan APK luzapena zure Android gailuan ikusi duzula eta zalantzak izan dituzula hori zer den eta zertarako balio den jakiteko. Izan ere, informatikaren munduan, etengabe ikusten ditugun hitz eta laburdura asko daude, baina horien esanahia ez dakigu. Horregaitik, gaur Kzgunean, modu errazean azalduko dizugu zer diren APKak, zertarako balio duten, nola instalatu daitezkeen eta zer alde duten hedapenekin. Segi irakurtzen egunean egoteko!

Zer da APK bat?

APK (Android Application Package) siglek fitxategi exekutagarri bati egiten diote erreferentzia. Fitxategi honen hedadura APK da, eta Android gailu batean aplikazio bat instalatu eta ibiltzeko behar diren datu guztiak biltzen ditu. Susmatuko duzunez, APK bakoitza bakarra da eta aplikazio desberdinetarako bereziki sortua da.

Nola instalatzen dira APKak?

Jada badakizunez APK bat zer den, erakutsiko dizugun hurrengo gauza zure gailuan nola instalatzen den jakitea da. Egia esan, askotan konturatu gabe egin duzu; izan ere, Google Play Store-n bidez aplikazio bat deskargatzean, APK fitxategi bat deskargatzen eta instalatzen duzu. Baina APKak beste modu batzuetan ere deskargatu eta instalatu daitezke: fitxategia web orri baten bidez deskargatuz edo, adibidez, ezagunen batek posta elektronikoz bidaltzen badizu eta aplikazioa deskargatu eta instalatzea erabakitzen baduzu. Kasu horietan, funtzionamendua zure PCan programa bat instalatzen duzunaren antzekoa da. Zure gailuaren deskargen karpetara joan beharko duzu, APK fitxategia aukeratzeko eta instalatzeko.

Zertan dezberditzen dira APK eta IPA?

Izan daiteke zalantza bat sortzea… APKak Android erabiltzen duten gailuentzat baldin badira, zer gertantzen da iOS erabiltzen duten gailuekin? Ez dute horrelako artxiborik? Badakizunez, Apple-eko gailuek iOS sistema eragilea erabiltzen dute. iOS erabiltzaileen kasuan, haien aplikazioek IPA fitxategiekin lan egiten dute. Luzapen desberdinak izan arren –sistema eragileak desberdinak baitira–, biek funtzio bera dute.

Zure Andoid gailuari  onura gehiago atera nahi diozu? Eman izena gure urruneko ikastaroan “Erabili profesionalki Google aplikazioak