Ziurrenik askotan entzun duzula informatikako lengoaiei buruz: ordenagailuek erabiltzen dituzten lengoaiak, alegia. Hizkuntzetan bezala, informatikaren munduan pilo lengoai daude, besteak beste: HTML, JAVA, Python, etab.

Hala ere, aipatzekoa da ez dela gauza bera programazio-lengoai edo marka-lengoai bat. Programazio-lengoaia programa bat sortzeko erabiltzen da eta marka-lengoaia ordenagailuari dokumentu baten formatua edo egitura deskribatzeko balio du. HTML lengoai informatiko ezagunenetakoa eta egunero erabiltzen duzuna gainera!.HTML

Zer da HTML?

HTML, Hyper Text Markup Language-ren siglak dira (‘hipertestua markatzeko lengoaia’). Web orrien edukia definitzeko balio duen hizkuntza informatikoa da. Etiketa-multzo honek nabigatzaileak testua eta web orria osatzen duten beste elementu batzuk -irudiak, bideoak, goiburuak, estekak, etab.- interpretatzeko eta definitzeko balio du.

Funtsean, web orrien egitura deskribatzeko eta edukia nola aurkeztuko den antolatzeko balio du.

Zer dira HTML etiketak?

HTML lengoaia etiketek osatzen dute: kortxetez inguratutako testuak. Etiketak mugatzeko modu bat, eta erabiliena,  kortxete angeluarren bitartez adieraztea da (< >). Garrantzitsua da jakitea irekitzen den etiketa bakoitzeko, ixteko etiketa bat egon behar dela, testuan erantsi nahi dugun funtzioaren erabilera mugatzeko:

Irekitzeko etiketa → Hasieran jartzen dira, elementua non hasten den adierazten dute. Horretarako, bi kortxete angeluarren artean itxita dagoen elementuaren izena jartzen da: <sarrera>
Itxiera etiketa → Elementua non amaitzen den adierazteko balio du. Horretarako, barra diagonal bat idatzi behar dugu, elementuaren izenarekin batera eta bi kortxete angeluarren artean itxi: </sarrera>


Hau eginez, HTML kode bat lortuko dugu eta nabigatzaileak eduki guztia akatsik gabe erakutziko ditu.

HTML kodearen adibide bat izan liteke: 

Eta etiketa hauekin, nabigatzaile batean irekitzean, pantailan honako hau agertuko litzateke:

 

HTMLri buruz gehiago ikasi nahi duzu? Eman izena gure urrutiko ikastaroan “Ikasi HTML programatzen