Nork ez du inoiz Google Maps erabili autoz, oinez edo establezimenduetako informazioa kontsultatzeko? Googleren aplikazio guztien artean, Maps gehien erabiltzen dena izan liteke. Gaur, Google Mapsen sartu berri diren funtzio berriei buruz hitz egingo dugu, aplikazioa ahalik eta gehien ezagutzeko.
Has gaitezen!
- Ibilbide ekologikoena aukeratu eta gasolina aurreztu dezakegu: nahiz eta duela urte eta erdi iragarri, funtzio hau duela gutxi iritsi da Espainira. Horregatik, mugikor batzuek oraindik ez dute funtzio hau ezarrita. Funtzio berri honi esker, ibilbideren bat bilatzen duenean, Googlek erregai gutxien gastatuko duen ibilbidea erakutsiko digu. Horrela, dirua aurrezteaz gain, kutsagarriak diren jaulkipenak murriztuko ditugu ere.
- Denboran zehar bidaiatu: 2008tik gaur arte, Street Viewek grabatuta dauzkan irudi guztietara sar gaitezke. Baina nola egin dezakegu bidai hori? Street View ireki eta zein datatan gauden fijatu beharko gara, baita hau aldatzeko aukera daukagun ere. Aukera ematen badu, urtea aldatu eta listo.
- Argibide guztiak azkarrago ikusi: aplikazioaren erabiltzaile gutxik dakite jarraibideak ikusteko modu errazagoa dagoela normalean erabiltzen dena baino. Ibilbide bat jarraitzen hasten garenean, adierazpena goian agertzen da, kolore berdean. Adierazpen hori ezkerrera irristatzen badugu, hurrengo argibidea ikusiko dugu baina gris kolorean.
- Mugitzeko txirrinda erabil dezakegu ere: aspalditik Google Maps ibilbideak txirrindaz egiteko aukera erakusten digu. Ibilbide hauek txirrindentzako egokiak direnez modu seguruan mugi gaitezke.
- Etxetik irten gabe hirien gainetik hegan egitea: funtzio honi aireko ikuspegia deitzen zaio; dron baten gainean bageunden bezela hiriak, herriak eta abar airetik ikusteko aukera ematen du. Momentuz, funtzio hau ez dago eskuragarri hiri guztietan; pixkanaka ezartzen ari den funtzioa da. Erabili ahal dugunean, eraikin eta parajeen ikuspegiak 360º-tan eskainiko dizkigu, satelite edo lur bidez hartutako irudi errealak, adimen artifizialaren bidez sortutako irudiekin nahastuko dituzte.
Bidaia bat prestatzeko edota farmazia bat bilatzeko. Edozer behar dugula ere, modu erraz eta bisualean edozein helbide, errepide, leku edo negozio erakutsiko dizkigu. Gainera, edozein herrialdetako datuak eskaintzeaz gain, kaleak barrutik ikusiko ahal izango ditugu. Gehiago jakin nahi? Google Maps erremintari etekin handiagoa atera nahi? Eman izen “Google Maps. Zure ibilbiderik onena arakatu eta aukeratu” kurtsoan!
Sar ezazu zure iruzkina