Modan dagoen sare sozialaren azken berrikuntzetako batek zure argitalpenekin du zer ikusia: hemendik aurrera zure argitalpenak Instagrameko profilaren hasieran finkatu ahalko dituzu.Modu honetan, zure profilean sartzen denak zuk aukeratutako argitalpen hori edo horiek ikusiko ditu lehenik. Berrikuntza hau ezagutzen ez bazenuen… jarraitu irakurtzen, nola egin azalduko dizugu eta!

Metodo honi esker berezienak edo garrantzitsuenak iruditzen zaizkizun argitalpenak finkatu ahalko dituzu, ikusgarritasun gehiago emanez. Postak hasieran finkatzeko kantitate finkorik ez dago, baina gehiegi ipintzen badituzu, pilatu egingo zaizkizu eta zure profilera sartzen denak ez ditu argitalpen berrienak ikusiko.

Nola finkatu argitalpenak Instagramen

  1. Zure profileko argazkiaren bitartez sar zaitez zure Instagrameko profilean, beheko eskuin aldean.
  2. Nabigatu zure argitalpenen artean finkatu nahi duzun argitalpena topatu arte.
  3. Sakatu argitalpenaren gainean hau haunditu dadin.
  4. Sakatu argitalpeneko aukeren botoiean, ‘⋮’ ikonoan agertuko dena, hiru puntuak goian eskuinean.
  5. ‘Profilean finkatu” aukera sakatu.
  6. Finkatutako argitalpenak txintxeta batekin agertuko dira zure profilaren hasieran.

Finkatutako argitalpen bat kentzeko, prozedura errepikatu: 5. pausuan dago ezberdintasun bakarra, bertan “Profiletik askatu” aukeratu.

Funtzio berri hau erabilia zenuen? Iada erabili baduzu kontaiguzu zer iruditzen zaizun!

Mundu osoan hain modan dagoen sare soziala erabiltzen hasi nahi baduzu, eman izena ‘Instagram. Partekatu zure argazki eta bideo onenak’ ikastaroan