Duela aste batzuk Applek bere sistema eragilea iOS16ra eguneratu zuen, honek zalaparta handia sortu du bere hobekuntza ezberdinengatik. Gaur, KZgunean, iOS16ren hobekuntza eta berritasun batzuei buruz hitz egingo dizugu, zure iPhone-ari etekin handiagoa atera diezaiozun.
iOS16-ren berrikuntza nagusienak
Kontuan izan bertsio berri hau iPhone guztietan instalatu daitekeela, modelo hauetan izan ezik: iPhone 7, iPhone SE eta aurreko belaunaldi guztietan.
Ezabatu automatikoki argazki bikoiztuak
Ziur asko behin baino gehiagotan aurkitu dituzula argazki bikoiztuak zure galerian. iOS16rekin hau amaitu da, iPhoneko argazki bikoiztuak aurkitu eta ezabatzeko gai baita:
- ‘Argazkiak’ (Fotos) aplikazioa ireki eta ‘Albumak’ (Álbumes) aukeratu.
- Irristatu pantaila beheraino eta ‘Bikoiztuak’ (Duplicados) sakatu.
- Bikoiztutako argazki guztiak agertuko dira, banan banan ‘Fusionatu’ (Fusionar) sakatu eta listo.
Mezu bidalketa editatu eta desegin iMessagen
Badakizunez, Apple gailuen arteko mezuak hasieratik doakoak dira. Berehalako mezularitzako aukera hau oso erabilgarria da, besteak beste: argazkiak livean edo jatorrizko kalitatearekin bidali ahal izateko. Orain, bidalitako mezuak editatu ahal izango dituzu, baita bidalketa desegin ere. Horretarako, bidali duzun mezua segundu batzuk sakatuta eduki bezterik ez duzu egin behar eta aukeratu ‘Editatu’ (editar) edo ‘Desegin bidalketa’ (deshacer envío).
Blokeo pantaila berria
Zalantzarik gabe, berrikuntzarik nagusienak blokeo-pantaila berria eta bertan eskaintzen den pertsonalizazio aukerak dira. Blokeo pantaila aldatzea oso erraza da: blokeo pantailan bertan, segundu batzuk sakatu besterik ez duzu egin behar, behealdean hurrengoko aukerak ager dezaten:
Pertsonalizatu: Hainbat Widget, pantaila-hondoak, efektuak, etb. gehitzeko aukera ematen dizu.
+ botoia: Behean blokeo-pantaila gehitu ahalko dituzu eta pantaila bakoitza pertsonalizatu.
Bateriaren ehuneko adierazlea
iOS16 gure iPhonean geratzen den bateria-portzentajea ikusteko aukera ematen digu egoera-barran bertan. Aukera berri hau, bateriaren erabileraz jabetzeko eta bateria kargatu behar badugun jakiteko modu ezin hobea da. Ondoko urratsak jarraitu bateriaren ehunekoa aktibatzeko:
Ireki ‘Doikuntzak’ (ajustes) gure iPhonean.
Sakatu ‘Bateria’.
Sakatu ‘Bateria ehunekoa’ (porcentaje de batería) aukera aktibatzeko.
Eta zuk, eguneraketa hau daukazu zure gailuan? Ba al zenekien berrikuntza hauek guztiak dituela? Kontauguzu!
Zure Smartphoneari etekin gehiago atera nahi diozu? Eman izena gure urrutiko ikastaroan “Editatu bideoak zure Smartphonearekin”
Sar ezazu zure iruzkina