Berriro ere “Google”-ek harritu egin gaitu: oraingoan Google Discover ekarri digu. APP berri hau “Google“-ren aplikazioan eta zure Smartphone edo tabletaren Google nabigatzailean aurki dezakegu. Gailu batzuek txertatuta daukate ere, hatza hasierako pantailan eskuinerantz irristatuz!
Zure interesei buruzko berriak jasotzeko aukera ematen du Discoverrek- hala nola zure; kirol-talde gogokoena edo albisteen webgune gogokoena- “Google“-en bilatu behar izan gabe. Aukera ditzakezu Discover aplikazioan ikus ditzakezun albiste motak “Google“-ren aplikazioan edo zure telefonoarekin nabigatzean.
Hala ere, kontuan hartzekoa da posible dela funtzio horietako batzukhizkuntza eta herrialde guztietan eskuragarri ez izatea, berrikuntza guztiak bezala.

Nola aktibatu eta desaktibatu Google Discover?

  1. Sar zaitez Google aplikazioan.

  2. Zure profilaren irudia edo letra hautatu.

  3. Sar zaitez ‘doikuntzak’ atalera.

  4. Behin doikuntzetan zaudela, jo ezazu ‘orokorra’ atalera.

  5. Argia piztuta badago, aukera hau jada aktibatuta duzula esan nahi du. Berriro klikatzen baduzu eta itzaltzen bada, desaktibatuta dagoela esan nahiko du.

Nola pertsonalizatu Discover?

‘Web jarduera eta aplikazioak’ aktibatu

  1. Zure Android telefonoan edo tabletean, ireki “Google“-ren aplikazioa. Zure sistema eragilea iOS bada, “Google“-ren nabigatzailetik egin beharko duzu.

  2. Goiko aldean, eskuinean, joan zure profil-irudira edo zure inizialera, eta gero, ‘zure datuak Bilaketan’ sakatu.

  3. ‘”Google“ren produktu guztien kontrola’-ren azpian, ‘Jarduera web orrian eta aplikazioetan’ atalean sartu beharko zara.

  4. Bertan, ‘Webgunearen eta aplikazioen jarduera’ aktibatu baino ez duzu ezer gehiagorik egin beharko.

Emaitza pertsonalak aktibatu

  1. Aurrekoan bezala, zure Android telefonoan edo tabletean, ireki “Google“-ren aplikazioa. Zure sistema eragilea iOS bada, “Google“ren nabigatzailetik egin beharko duzu.

  1. Goiko aldean, eskuinean, joan zure profil-irudira edo zure inizialera, eta gero, ‘zure datuak Bilaketan’ sakatu.

  1. Bertan, sakatu “emaitza pertsonalak”.

  1. ‘Emaitza pertsonalizatuak’ aukera aktibatu.

Aukeratu jaso nahi dituzun nobedadeak!

Google“-ren aplikaziotik

  1. Zure Android telefonoan edo tabletean, ireki Googleren aplikazioa.

  1. Goiko eskuineko aldean, sakatu zure profil-irudia edo zure hasierakoa, hautatu ‘doikuntzak ‘, gero jo ‘kudeatu zure interesak’ atalera, eta, azkenik, hautatu ‘zure interesak’.

  1. Gai berriak jarraitzeko, jo ‘Zure jardueraren arabera’ atalera eta aukeratu ‘gehitu’.

  1. Discover-en gai bat ezkutatzeko, sakatu ‘blokeatu’.

Nabigatzailetik

  1. Zure telefono edo tabletaren nabigatzailean -Android zein iOS-, sartu www.google.com webgunean.

  2. Goiko aldean, ezkerretara, ’Menu’-ra sartu eta, ondoren, ‘Doikuntzak’ atalera.‘Discover’ ataleanen, ‘Interesak kudeatu’ sakatu eta, ondoren, ‘Zure interesak kudeatu’ atalean.

  3. Google“-ren aplikazioan bezala, gai berriak jarraitzeko, ‘Zure jardueraren arabera’ atalera sartu eta ‘gehitu’ aukeratu behar duzu.

  4. Discover-en gai bat ezkutatzeko, sakatu ‘blokeatu’.

Googleren aplikazio gehiago erabiltzen ikasi nahi duzu? Eman izena ikastaroetan

Google Aplikazioak zure Smartphonean”  “Kudeatu zaitez Google aplikazioekin