13Aurten Whatsappen inguruan behin baino gehiagotan hitz egin dugu, hainbat trikimailutatik hasi eta zure sticker propioak sortzeraino heldu gara. Ziurrenik oraingoan hitz egingo dugun gaiaren berri ez zenuela…APPak duela lau urte ezarritako berbidaltzen diren mezuen mugez arituko gara. Whatsappek mugaketa honen bidez kate forman gure smartphonera heldu daitezkeen berri faltsuei aurre egin nahi die.
Mezularitzako APP ospetsuak 2018an hogei txatetara mugatzen hasi zen berbidalketa, urte bete beranduago muga bostera jaitsi zuen. Whatsapp mezuetan berbidalketa muga ezberdinak daude banakako edo talde bateko elkarrizketara berbidaltzen bada. Goazen ezberdintasunen inguruan hitz egitera!
Berbidalitako mezu bat jasotzen baduzu inoiz ez duzu jakingo zenbat aldiz berbidalia izan den, izan ere Whatsappek barne zenbaketa bat daramalako. Mezu bat behin bakarrik berbidali bada, APP ‘Berbidalia’ bezala markatuko du gezi sinple batekin, baina lau aldiz baino gehiago berbidali bada, ‘Askotan berbidalia’ bezala agertuko da gezi bikoitz batekin batera.
Dena den, aurtengoan mugaketa berri bat egon da, mezu berbidali bat ezin daiteke talde bat baino gehiagora berbidali aldi berean. Saiakera egitean, APPak ohartaraziko dizu mezu honekin: ‘Berbidalitako mezuak talde txat bakarrera berdidali daitezke soilik’. Kasu honetan, berbidalketa banan banan egin beharra dago.
Hemen azalduko dizkizugu modu laburrean berbidaltzen diren mezuen mugak:
- Mezu normalak: berbidalketa bost txat edo taldetara mugatzen da.
- Berbidalitako mezuak: Gehienez bost txatetara eta talde bakarrera berbidal daitekezke.
- Askotan berbidalitako mezuak: Soilik txat edo talde bakarrera berbidal daitezke.
Whatsapp mezuak berbidaltzen dituzu? Mezuen berbidalketa muga hauek ezagutzen zenituen? Kontaiguzu zure esperientzia!
Sar ezazu zure iruzkina