Kaixo KZguneko lagunak. Zer moduz zaudete? Gaur Consuelo eta biok Iñakirekin egon gara. Seme-alabek opartitu diotenarekin hain pozik zegoenez, deitu digu ikus genezan. Bluetooth bozgorailu bat da! Nabaria da Iñaki ondo ezagutzen dutela! Musika entzuten ez duenean, adi egoten da irratian ematen dituzten kirol albiste guztiei.

Bluetooth bozgorailu hauek oso erabilerrazak dira, nahikoa da telefonoaren Bluetooth ezarpenetan sartzea eta gailuaren izena erabilgarri dauden zerrendatik aukeratzea konektatuta gera dadin. Behin konektatuta, zure app gogokoenarekin musika jarri besterik ez da egin behar, eta Smartphonetik datorren soinuak baino kalitate handiagoa duen bozgorailuaren bidez entzungo da.

Consuelori oso erabilgarria iruditu zaio, eta dagoeneko borozgailu bat erosteko asmoa du, baina ez du hain argi zer aplikazio erabili behar duen musika entzuteko. Guk normalean erabiltzen dugunetako bat gomendatu diogu, baina hobe du KZgunera joan eta “Musika aplikazioak zure smartphonean” izeneko ikastaroa egitea. Bertan, musika entzuteko erabili ohi diren aplikazioak ezagutu eta bere beharretara gehien egokitzen dena aukeratu ahal izango du.

Eta zuek? Ateratzen diozue etekina musikari zuen smartphonean?

KZgunean ikusiko dugu elkar!!