Duela gutxi Google Discoverri buruz aritu ginen, egunean egoteko Googleren erraminta. Gaurkoan berriz zabali den Google News erremintari buruz arituko gara, eguneko berrien Googleren erreminta.

Berriro zabalik? Bai, duela zortzi urte orduko legediaren bateraezintasunagatik Google News Espainian itxi egin behar izan baizuten. Orain berriz, Jabetza Intelektualaren Legeak argitaratzaileei edukieen argitaratzeagatik Googlerekin indibidualki ordainketa bat negoziatzea baimentzen dienez, Google News berriz ere martxan da. Zer da Google News? Nola funtzionatzen du?

Google Newsek lehen zuen funtzio bera izaten jarraitzen du, leku berean eguneko albisteak elkartzea. Orrialde honetan, eta gaur egun baita APPean, komunikabide ezberdinen azken albisteak topatuko dituzu. Albiste hauek erabiltzaile bakoitzaren interesetara egokituak egoten dira. Egunkaria norberari interesatzen zaion albiste edo atalean irekitzea bezala da. Google Newsen APPak eskuragarri daude bai Androiden baita iOSen ere.

Albisteak bost minuturo berritzen dira azken aktualitatea erakutsiz. Lerroburu bakoitza argitaratu duen komunikabidearen logoarekin bat agertzen da, albistea komunikabide ezberdinekin egiaztatzea baimenduz. Nola egiten da hau? Aukeratutako lerroburuaren azpian ‘Estaldura osoa’ menua agertzen da. Google Newsek albiste bera argitaratu duten beste hedabideetako lerroburuak azaltzen ditu. 

Lerroburuarekin bat, hiru puntuko menu bat aurkituko duzu aukera ezberdinekin:

  • Beranduagorako gorde: Oso egokia da albiste osoa irakurri ahal izateko denborarik ez baduzu. Gordetako albiste hau azpialdeko ‘Jarraitzen’ menuan biltegiratzen da, ‘Gordetako albisteak’ atalean agertzen delarik.
  • Albisteak ezkutatu: Albistea argitaratzen duen komunikabideari betoa jar diezaiokezu, modu honetara sistemak ez dizkizu bere lerroburuak gehiago erakutsiko. Berriz aktibatzeko:
    • ‘Newsen doikuntzak’ hautatu, zure profilean egongo da.
    • ‘Hedabideak eta ikusten ditugun gaiak’ aukeratu.
    • ‘Ezkutatu dituzun hedabideak’en, aktibatu nahi duzun hedabidea hautatu.

Google Newsek norberak nahi dituen terminuekin albisteak bilatzea baimentzen du, goiko zonaldean agertzen den bilatzaileari esker. Azpi aldeko ‘Jarraitzen’ atalean, albisteak are eta gehiago pertsonaliza daitezke, agertzen diren atalei esker: ‘Gaiak jarraitu’, ‘Hedabideak jarraitu’ eta ‘Kokapenak jarraitu’.

‘Kiosko’ erlaitzean, News Showcase aurkitzen da. Googlek, momentuz, herrialdeko 60 komunikabide talderekin lortu duen akordioari esker, hedabide bakoitzak hautatzen dituen hiru albiste nagusi topatuko dituzu. Gainera beste artikulu batzuetarako doako sarbidea baimentzen du, harpideentzako soilik dagoen edukia ikusi dezakezularik. Gainera, Showcasek eguneko laburpenak, kronologiak eta irakurritakoarekin loturiko artikuluak ditu eskuragai.

Gustuko duzu egunean egoteko erraminta hau? Kontaiguzu zure esperientzia nolako den Google Newsen APP berriarekin!

Googleren APP gehiago ezagutu nahi badituzu, eman izena ‘Google Aplikazioak zure Smartphonean’ ikastaroan KZgunean.