Dena eboluzionatzen ari da eta, lehen Smartphonetatik gaur egungoetara, aldaketa handia egon da. SIM txarteletan ere aldaketak etorri dira: tamaina murriztu dute, baita izena ere (SIM, MicroSim, MiniSim eta Nano Sim). Horregatik, gaur KZgunean txartelen munduan iritsi den azken aldaketa azalduko dizugu: eSIM txartel berria.

Baina, lehenik, zer da SIM txartela?
Telefono mugikorretan erabiltzen dugun txartela da, eta telefono konpainiak ematen digu (Euskaltel, Guuk, Movistar, Vodafone, etab.). Denborak aurrera egin ahala, tamaina murrizten joan da, nahiz eta bere funtzioa berbera izan: kontaktuak gordetzea eta deiak eta SMSak erregistratzea. SIM txartelik gabe, ez duzu telefono-zenbakirik, eta, beraz, ezin zara inorekin komunikatu.
eSIM edo SIM BIRTUALA
eSIM edo SIM Birtuala betiko SIM txartelaren bertsio digitala da: Embedded SIM edo txartel integratua esan nahi du.
eSIM zure telefono mugikorrean integratuta dagoen txip bat da, eta ez du plastikozko txartelik (SIM) behar, ezta inolako zirrikitutan sartu ere. Kontuan izan behar dugu Espainian eSIM-a erabili ahal izateko 2 baldintza bete behar direla:
- Gailu bateragarri bat izatea. Gure gailua eSIMekin bateragarria den jakiteko, telefono mugikorraren linea kontratatuta dugun operadoreari galdetu behar diogu, eta gailua bateragarria den ala ez esango digute.
- Linea eSIM txartelekin zerbitzuak ematen dituzten operadoreetako batekin kontratatu izana: Movistar, Orange, Vodafone, Yoigo, Pepephone eta O2.
Nola aktiba dezaket eSIM txartela?
eSIM txartela aktibatzeko bi modu daude:
- Zure telefono mugikorreko konpainiak ematen duen QR kodea eskaneatuta. Horretarako, artu ‘doikuntzak’ atalean, gero sartu ‘datu mugikorretan’ eta, azkenik, eskaneatu QR kodea.
- Zure telefono mugikorreko konpainiaren APPa erabiltzea. APP Store-ra edo PLAY Store-ra joan, zure telefono mugikorreko konpainiaren APPa deskargatu eta datu mugikorren plan bat erosi.
eSim-aren ABANTAILA nagusiak
Entrega berehala egiten da, eSIMaren tamaina txikia da, integratuta dagoelako; ezinezkoa da SIMa kaltetzea, ez baitugu txartel mota hori erabiltzen; eSIM txartela munduko edozein lekutan eros daiteke, eta datuak senide eta lagunekin parteka daitezke; gainera, kostuak merkeagoak dira eta bezeroarentzako arreta-zerbitzua egunean 24 ordukoa da.
eSim-aren DESABANTAILA nagusiak
Telefono bateragarri bat behar duzu, WiFi sare bat behar duzu eSIM instalatzeko eta datuen eskaintza ez da mugatua
Sar ezazu zure iruzkina