Kaixo KZguneko lagunak. Zer moduz zaudete? Gaur Consuelo aurkitu dut parkean. Agurtzera hurbildu naizenean konturatu naiz bere bilobaren aurka telefono mugikorrarekin jolasten ari zela. Txundituta geratu naiz! Ez nekien ezer bere “gamer” alderdiaz.

Kontatu didanez, “Egunean Behin” izeneko jokoa da, eta oso modan dago gaur egun. Joko honek euskarazko kultura sustatu nahi du, “Trivial” formatuan. Egunean hainbat gairi buruzko 10 galdera erantzun behar dira. Astero lehenengoak saritzen dira eta denboraldiaren amaieran final handi bat ospatzen da ETBn emititzen den saio batean.

Nola liteke Consuelo konturatu izana eta ni ez? Oso erraza da, nahikoa da KZgunearen bloga irakurtzea IKTekin zerikusia duten berrikuntza hau eta beste askoren berri izateko.

Nik jada instalatu dut jokoa. Ea gai naizen Consuelo gainditzeko, aditua ematen baitu…

Eta zuek? Egunean Behin ezagutzen zenuten? Eta KZgunearen bloga? Begira ezazue!

KZgunean ikusiko dugu elkar!!