Ahots laguntzaileak gero eta ezagunagoak dira: merkatuan Googleren Laguntzailea topa dezakegu baina Siri edo Alexa ere bai. Gaurkoan Googleren Laguntzailearen trikimailuez hitz egingo dugu, baina blog honetan beste bi laguntzaileez ere arituko gara hizketan aurrerago. Ez itzazu galdu!

1. Entzuten ari zaren abestia ezagutu

Noizbait gertatuko zitzaizun, abesti bat entzuten egon eta izenburua jakin nahi izatea? Ingurunean musika dagoen unean Laguntzaileari ‘OK Google, zein soinu da’ esan behar diozu. Segundu batzuen ondoren, izenburua eta abestiaren egilea esango dizkizu.

2. Utzitako puntutik telesaiala berrabiarazi

Asistentea gai da instalaturik ditugun APPekin elkar eragiteko. Streaming plataformek beti gogoratzen dute zein puntutan utzi zenuen ikusten ari zinen filma edo telesaila, eta horri esker telesaila edo filma puntu hortatik berrabiarazi ahalko duzu, erabiltzen duzun streaming plataforma dena delarik. Agindu adibide bat hau izan liteke: ‘OK Google, ipini Merlí Netflixen’.

3. Trafiko informazioa eta helmugarako ibilbidea

Baliteke ibilbide bat egiterako garain aldez aurretik Google Maps konfiguratzen ahaztea edo mugikorra ezin erabili izatea, komando sinple honekin ‘OK Google, nola joan (helmuga tokia)’, laguntzaileak ibilbidea erakutsiko dizu. Jakinarazpeneko ‘Hasi’ gezian sakatuta nabigazio APPa ireki ahalko duzu modu azkar batean. Behin ibilbidean zaudelarik trafiko informazio eguneratua erakusteko eskatu ahalko diozu ‘OK Google, nola dago trafikoa’ hitzekin.

4. Sistemaren jolas ezkutuak

Denbora-pasaren bat behar baduzu, Googleren Laguntzailea prest izango duzu oinarrizko jolas eskaintza aurkezteko. Jolas zerrenda ezagutzeko: ‘OK Google, jolastu’ agindua eman. Ondoren zein jolasetan aritu nahi duzun esan beharko diozu edo jolasaren gainean sakatu beharko duzu jolasean hasteko.

5. Abesti bat abestea

Laguntzaileak dituen hainbat abesti ezberdin eta bitxiei esker ongi pasatzeko unea heldu da. Ez dira abesti ezagunak izango baizik eta parodia kantuak. Kanta dezan, esan, ‘OK Google, abestu abesti bat’, o edo zorionak zuri abesteko eskatu, baita rappa, reggaetoia edo ingeleseko abestiak.

6. Ezagutu leku interesgarriak

Leku ezezagun batean intereseko lekuak bisitatu nahi badituzu, Googlek bere laguntzaileari esker lagunduko dizu. Google Mapsen dituen datuei esker bisita ditzakezun tokiak erakutsiko dizkizu ‘OK Google, (hiriaren izena) interes tokiak’ aginduaren bidez.

7. Keepkin zerrendak sortu

Ohar bidez dena gordetzea gustuko baduzu, laguntzaileak Keep bidez erosketa zerrenda egiten lagundu diezazuke adibidez. Horretarako lehenik laguntzailea Keepekin sinkronizatu behar dugu:

  • ‘Googleren APPa’ ikeri.
  • Profileko irudia sakatu (goran eskuineko ertzean).
  • ‘Doikuntzak’ aukeratu, ‘Oharrak eta zerrendak’.
  • Beheko zonaldean ‘Ohar eta zerrenden hornitzailea aukeratu’.
  • Keep aukeratu.

Orain ‘OK Google erosketa zerrenda sortu’ esatearekin batera laguntzaileak oharra sortuko du. Ondoren laguntzaileak berak ea zein produktu erantsi nahi dituzun galdetuko dizu. Produkturen bat falta zaizula ohartu bazala, edozein unetan erantsi dezakezu, ‘OK Google, erosketa zerrendara (produktua) erantsi’.

Inoiz erabili izan duzu beste agindurik? Kontaiguzu zein den zure gustukoena.

Googleren APP gehiago erabiltzen ikasi nahi baduzu, eman izena ‘Googleren aplikazioak zure smartphonean’ ikastaroan.