Hilabete batzuetatik hona, denok begiratzen dugu noiz eta zenbat argi kontsumitzen dugun gure etxeetan edo lantokian. Baina, batzuetan, faktura ulertzea eta interpretatzea zaila izan daiteke. Horregatik, gaur KZgunean, argiaren fakturan aurrezten lagunduko dizuten bost aplikazio ekarriko dizkizugu.

RedOS

Aplikazio hau ezagunena da, Espainiako Sare Elektrikoaren aplikazio ofiziala baita. Doako aplikazio honek, orduko argiaren prezioa erakusten du. Gainera, igoerak eta jaitsierak puntako orduaren, ordu arruntaren edo sakoneraren arabera adierazten ditu. Gainera, estetika bakunak eduki guztia erraz ulertzen laguntzen gaitu.

iOs-entzat erabilgarri

Android-entzat erabilgarri

Ahorra en Luz

Aplikazio honen abantailetako bat elektrizitatea aurrezteko aholkuak dira. Halaber, etxetresna elektriko arrunten kontsumoaren estimazioa adierazten dizu. Kalkulagailu bat ere badu, bonbila konbentzional baten ordez LED bonbila bat jartzea merezi duen jakiteko.

Android-entzat erabilgarri

Watti On

Aplikazio honek widget bat du kontsulta azkarretarako. Aplikazio erraz honek kontsumitzeko eguneko tarterik onena eta okerrena noiz izango den erakutsiko dizu. Gainera, aurrezteko hainbat berri eta aholku ditu.

Android-entzat erabilgarri

Precio luz EspaƱa

Aurreko APPak bezala, honek widget bat dauka aplikaziora sartu behar gabe informazio garrantzitsuena adierazteko, besteak beste: kontsumitzeko ordurik onena eta okerrena zein den. Aplikazioak informazio gehigarria ematen du, adibidez: une horretan gure sarea elikatzen duen energia nondik datorren adierazten du edo gehiegizko produkzioaren konpentsazio-balioa.

iOS-entzat erabilgarri

LupBak

Aplikazio honen abantailarik handiena bere erabilera erraza da; erabilera intuitiboa, funtzionala eta diseinu erakargarria baitu. Energiaren prezioa unean erakusteaz gain, iraganeko edozein dataren prezioa ere kontsulta dezakezu. Aurrerako aplikazioak bezala, widgeta ere badu eta, APPan sartu gabe,, prezioek gailur altuak edo baxuak markatzen dituztenean jakinaraziko dizu.

Android-entzat erabilgarri

Aplikazio iteresgarri gehiago ikasi nahi dituzu? Izena eman gure “Zure egunerokotasuna hobetuko duten aplikazioak” ikastaroan