Noizbait pentsatu al duzu zure pertsonari buruz Googlek zein datu gordetzen dituen? Googlek zuri buruz gordetzen duen informazio guzti hori ezabatu nahiko zenuke? Jarraitu irakurtzen Googlen datu pertsonalak ezabatu nahi badituzu.
Googlen zure pertsonari buruz agertzen diren datuak ezabatzeko eskubidea duzula jakin zazu. Gaurko sarreran ahaztua izateko eskubidea (derecho al olvido) nola erabil dezakezun azalduko dugu: Googleri zure pertsonari buruzko informazio pertsonala ezabatzeko eska diezaiokezu. Prozesu hori mugikorraren edo ordenagailuaren bidez eska dezakezu: urrats batzuk eman behar dira, galdera-sorta batzuk erantzun beharko dituzu.
Googlek erantzun horiek balioztatu ondoren, eskatutako datuak ezabatuko ditu.
Baina zer datu ezaba ditzakezu Googletik?
- Gizabanakoa identifikatzera daraman informazio pertsonala.
- Onartu gabeko irudi pertsonal esplizituak edo intimoak
- Baimenik gabe argitaratutako pornografia faltsua.
- Erabiltzailearen babespean dauden adin txikikoen argazkiak.
- Pertsonaren izenari lotzen zaion pornografia, nahiz eta pertsona horrek pornografiarekin loturarik ez izan.
Baina zein da informazio pertsonal guzti hori ezabatzeko prozesua?
Aurrerago azaldu dugun bezala, gure datu pertsonalak ezabatzeko eskaera mugikorra edo ordenagailua erabiliz egin daiteke. Pausuak hauek izango litzateke:
- Sartu webgune honetan: Request to remove your personal information on Google – Google Search Help
- Aukeratu ezabatu nahi duzuna, bi aukera agertuko dira:
- Ezabatu Googlek zuri buruz dagoeneko erakusten dituen datu pertsonalak.
- Googlek informazio hori indexatzea saihestea.
Bi kasuetan galdera-sorta batzuk erantzun beharko dituzu. Googlek eskabidea berrikusi eta datuak ezabatuko ditu. Kasu batzuetan gerta liteke Google zurekin harremanetan jartzea, bai erabakia jakinarazteko edo datu gehiago eskatzeko.
Zein da datu pertsonalak legezko arrazoi batengatik jasotzeko prozesua?
Googleri Legezko arrazoi batengatik datuak erretiratzea eskatzen badiozu, salaketa bat aurkeztu behar duzu hurrengo webgunean: Report Content for Legal Reasons – Legal Help
Helbide horretan, sakatu “Sortu eskaera” eta bete txostena Googlek eskatzen dizkizun datuekin.
Sar ezazu zure iruzkina