Pasa den astean zure Google-en laguntzailearentzako trikimailuei buruz hitz egin genizun. Aste honetan, Siriren txanda da! Ondo dakizunez, Siri, Apple-ren laguntzaile esklusiboa da. Ahots-laguntzaile hau erabilgarri dago Apple bozgorailuetan -iPhone nahiz iPaden- eta iOS16ren azken bertsioarekin, Sirik hainbat berrikuntza izan ditu. Hau dela eta gaur, KZgunean, aukera interesgarrienei buruz hitz egingo dizugu.

Emojiak

Hemendik aurrera, Siriri testu bat bidaltzeko diktatu nahi diogunean -bai berehalako mezularitzakoa, bai iMessage batean-, emojiak sar ditzakegu. Aukeratutako emojiaren izena esan besterik ez dugu egin behar, adibidez: “bihotz emojia” Siri mezuan sar dezan.

Deiak eskegi

Orain, deiak eteteko, ez duzu zertan iPhonea bilatu behar esku librearekin zauden bitartean. Eskatu Siriri deia amaitzeko, eta kito!

Mezuak automatikoki bidaltzeko aukera

iOS16rekin, mezu bat automatikoki bidaltzeko funtzioa hobetu egin da. Aurrerako bertsioetan zegoen baieztapen pausoa ezabatu baita. 

 Programatzeko, hona jo besterik ez duzu behar: Ajustes > Siri‌ > Buscar.

Komandoak

iPhone-aren aplikazio edo funtzio bati buruzko zalantzak badituzu, orain Siriri galde diezaiokezu. Galdera hauek egin ditzakezu: “Kaixo Siri, zer egin dezaket hemen?” edo “Aizu Siri, zer egin dezaket aplikazio honetan? “.

Konexiorik gabeko euskarria

Orain, zure ahots-laguntzaile gogokoena erabil dezakezu Interneteko konexiorik gabe eta erabilgarri dauden funtzio guztiak aprobetxatu. Honez gain, HomeKit-en, Intercom-en eta ahots-postaren eskaerak prozesatzeko aukera ere izango duzu.

Irisgarritasun funtzioak

Eguneratze honetan sartu den beste berrikuntzetako bat etenaldiko denbora luzatzea da, Siriren doikuntzen artean. Horren ondorioz, ahots-laguntzaileak, denbora luzeagoan itxarongo du zuk hitz egiten amaitu arte.

Honez gain, “Jakinarazpenak bozgorailuan iragartzeko” aukera ere badu Sirik, jakinarazpenak entzun ahal izateko.

Azkenik, “Hobetsi ahozko erantzunak” aukera aktiba dezakegu. Hau aukeratzean, iPhonea isilik dagoenean, Sirik ozenki hitz egingo du.

Ausartzen ahal zara Siriren berrikuntzak probatzera? Esaiguzu zein den zure gustukoena.

Gailu teknologikoak ezagutzea gustuko baduzu, eman izena “Azken gailu teknologikoak ezagutu” hitzaldian KZgunean.