Kaixo KZguneko lagunak. Zer moduz zaudete? Gaur Amaiak audio mezu bat bidali dit Whatsapp bidez. 5 minutu luzeko bakarrizketa izan da, nirekin ezin izango nuela geratu esateko. Ez al zen hobe izango mezu labur bat bidaltzea edo telefonoz deitzea azalpenak eman behar badizkidazu?

Egia esan, audio formatua oso modu erosoa da mezu bat bidaltzeko eta, horrela, testu asko idatzi behar denean ez dugu teklatua erabili behar. Baina denak du muga bat. Mezua oso luzea denean, astuna da jasotzen duenarentzat. Gainera, audioaren hartzailea dagoen ingurunearen arabera, zaratatsua izan baitaiteke (taberna batean gaudenean bezala), zaila izan daiteke entzutea. Eta zer esanik ez, pribatutasuna arriskuan jar dezakeela jendez inguratuta gaudenean.

Eta esaten didazue hainbat audio-mezu bata bestearen atzean pilatzen direnean? Nola jakin horietako bakoitzak zer esaten duen denbora bat igaro ondoren? Behin eta berriz entzutera behartzen gaitu! Hori bai dela gogorra!

Beraz, Amaia ikusten dudan hurrengoan azalduko diot nola audio-mezu bat bidali aurretik kontuan hartu beharko lituzkeen gauza batzuk. Adibidez: 2 minututik gorakoa bada mezua, gogoeta egin beharko litzateke ea ez ote den hobe testu-mezu batekin harira joatea. Edo telefonoz deitu garai baten denok egiten genuen bezala ┬┐Gogoratzen duzue?.

Aholku hauek eta beste asko KZguneak ematen dituen hitzaldietan aurkituko dituzue. Aurrez aurrekoak edo zuzenekoak izan daitezke, Youtubeko KZguneatik kanalaren bidez.

Eta zuek? Ezagutzen al dituzue KZguneko hitzaldiak? Begiratu zuen web orrian eta anima zaitezte.

KZgunean ikusiko dugu elkar!!