ZER EGIN MUGIKORRA URETARA ERORTZEN BAZAIZU?

Gertatu al zaizu mugikorra uretara erortzea? Kasu hauetan zer egin ez badakizu, baliteke mugikorrak jasandako kaltea atzeraezina izatea. Hori dela eta, gaurko sarreran egoera horretan egin dezakezunari buruz hitz egingo dugu.

Mugikorra uretara jauzi bazaizu, lasai, oraindik errekuperatzeko denbora daukazu!

Telefonoa uretara erortzen zaizunean, lasai egon eta bi modu hauetako era batean aurre egin egoerari:

1-Mugikorra arrozetan sartu: Gailua dagoen bezala, ireki gabe, piztu gabe eta bateria kendu gabe, arrozan sartu behar dugu 24/48 orduz. Arrozak telefonoaren hezetasuna xurgatuko du eta telefonoa piztu eta busti baino lehen funtzionatzen zuen bezala funtzionatuko du.

2-Mugikorra alkohol isopropilikoan murgildu: Mugikorra alkohol isopropiloan murgildu, busti ondoren?Ba bai, zentzua dauka!  Mugikorraren alkohola arrastorik utzi gabe lurrundu egiten da eta berarekin hartzen du mugikorrak une horretan daukan ura.

mugikorra

Hobe da urrats hauek gailutik bateria kendu edo ireki gabe egitea.

Mugikorra lehorgailuarekin lehortzen saiatzea ere ez litzateke ideia ona izango. Telefonoek zirkuitu elektronikoak dituzte eta hondatu egin daitezke. Gainera, metalezko eta plastikozko piezak beroarekin urtu daitezke.

Mugikorren garantiak ez dute estaltzen urez bustita dagoen telefono mugikor baten istripua, beraz, ez espero garantiak uretara erori den mugikorraren istripua estaltzea edo ordaintzea. Ezta gezurrik esan mugikorra kolpe baten ondorioz hondatu dela, berehala ikusten baita mugikorrak barruan ura duela eta ez duela funtzionatzen busti egin delako.

Gertatzen dena gertatzen dela, hobe da telefonoa ez piztea edo irekitzea 24/48 ordu igaro arte.

Informazio gehiago nahi izanez gero, hurbilen dagoen KZguneara joan eta hurrengo ikastaroan izena eman: “Android-aren mantentzea. Luzatu zure gailuaren bizitza”. Animatu, zure zain gaude!